euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kometxingon Euskal Etxea eta Villa Mercedeseko Euskal Etxea Camerata de Luna taldearen emanaldi eragile

2009/01/19

Villa Mercedes herri argentinarreko Camerata de La Luna abesbatza
Villa Mercedes herri argentinarreko Camerata de La Luna abesbatza

PUBLIZITATEA

Argentina barnealdeko San Luis probintziako bi euskal etxe --Merlo herriko Kometxingon Euskal Etxea eta Villa Mercedeseko Euskal Etxea-- babesle dituen kontzertua eskaini zuen joan den larunbatean, urtarrilak 17, Villa Mercedeseko Camerata de La Luna abesbatzak, bere errepertorioko parte eskainiz, azkenaldian ohi duen moduan, euskal koru ondareko zenbait pieza, Villa Mercedeseko Euskal Etxearekin daukan tratua medio.

Merlo, Argentina. Emanaldia larunbat gauez gauzatu zen Merloko Eliza berrian gaueko 9,15etan, ohiko mezak amaitu ostean, Villa Mercedeseko Euskal Etxeak gure erredakziora helarazi duen oharrak azaltzen duenez.

Camerata de La Luna Villa Mercedesen egoitza duen abesbatza da eta hondarreko aldian euskal kantu eta piezak emendatu dizkio bere errepertorioari, Villa Mercedeseko Euskal Etxearekin egin duen lankidetza ituna medio. Orain Villa Mercedeseko Euskal Etxeari atxikita agertzen den Cameratak, egoitza eta zentzu horretan babes maila bat lortu du Euskal Etxearengandik eta horren truke euskaletxeratu da nolabait, euskal ondare koraleko piezez aberastuz bere errepertorioa.

Aldi berean, Merloko Kometxingon Euskal Etxe berriaren bultzatzaile eta laguntzaile ere agertzen da Villa Mercedeseko Euskal Etxea, bere lehendakariak eta zuzendaritzako partaideetako batzuk harreman estuak baitituzte Merlorekin eta hasieratik proposatu, lagundu eta babestu baitute Merlon euskal etxe berri bat sor zedin.

Lotura interesgarriak

Camerata de La Luna elkartearen fitxa
http://www.alacrastore.com/storecontent/dnb2/970822617

 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia