euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kirolak, musika, janaria eta dantza osagai dituen programa iganderaino da St Pierre eta Miquelongo Euskal Bestan

2019/08/17

Haurrentzako joko eta ekitaldiak Saint Pierreko 2019ko Euskal Bestetan, herriko pilotaleku aitzinean (arg. St Pierre EE eta Pilota Elkartea)
Haurrentzako joko eta ekitaldiak Saint Pierreko 2019ko Euskal Bestetan, herriko pilotaleku aitzinean (arg. St Pierre EE eta Pilota Elkartea)

PUBLIZITATEA

St Pierre, St Pierre eta Miquelon. Asko dira munduan beren urteko festa nagusiak abuztuko Andra Mariaren --15aren-- inguruan antolatzen dituzten euskal komunitateak. Urtero, agorril erdialde honetan egiten du bere euskal festa St Pierre eta Miquelonek, bertako pilotarien elkartea eta euskal etxea antolatzaile. Aurten ere, astelehenean hasi ziren festak, Euskal Herriko eta bertako protagonistez, musika saioak eta haurrentzako pintxo tailerrak ere tartean, konparazio. Aste osoan, pilota elkartearen eta Euskal Etxearen egoitza aurrean den St Pierreko kantxa, hainbat jardueraren bilgune ari da izaten, igandean dantzaldi handiarekin bururatzeko.

Pilota eta herri kirolak (euskal indarra) osagai dituen programako parte, txikienekin egindako sukaldaritza eta musika tailer eta saioak nabarmendu dira astean zehar, ohiko festa giroko elkarretaratze eta animazioekin. Euskal Herriko pilotariez gain, Ezpeletako Xutik-eko musikariak, Bankuen Korua korala eta bertako Orok Bat-eko dantzariak aritu dira festaren 38. edizioa bete duen aste honen edergarri.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia