euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EHtik bidaiatuko duen Aita Barturen-en organo kontzerturik antolatu nahi zeure EEak? Bira 2019, Argentina eta Txilen

2019/08/16

Pascual Barturen
Pascual Barturen

PUBLIZITATEA

Rosario, Argentina. Aukera paregabea da. Garaiz zabiltza, baina interesatuta bazaude hobe lehenbailehen kontaktuan jartzea. Pascual Barturen Uriarte (Bakio, 1936) abade eta musikari ospetsuak bidaia hasiko du berehala Argentina eta Txilera, bertako lagunekin eta publikoarekin biltzeko. Bira irailaren 15ean hasiko da eta urriaren 5era arte luzatuko, eta tarte horretan prest dago euskal etxe eta erakundeekin batera kontzertuak antolatzeko. Errepertorioa, Euskal Barrokoko zazpi musikagileren lanek osatzen dute. Hauexek:

-Joaquin de Oxinagaren ‘Bosgarren tonuko Sonata, ‘Ofertorioa’ eta ‘Fuga handia’
-Manuel de Gamarraren ‘Laugarren tonuko Sonata’
-Jose Larrañagaren ‘La Valenciana’
-Fernando Eguigurenen ‘Concierto Airoso’
-Juan Andres Lonbideren ‘Puntu altuko bosgarren tonuko Sonata’
-Manuel de Sostoaren ‘Allegro’
-Jose Bautista de Bidaurreren ‘Sonata sol handian’

Musikagile euskalduna euren herrietan jotzera gonbidatu nahi duten euskal etxeek Rosarioko Zazpirak Bat-eko erreferente den Luis Maria Barrandeguyrekin kontaktatu behar dute (helbide honetan) bera baita Berturenekin batera egitaraua antolatzen ari dena. Kontzertuak antolatzeko, beharrezkoa da hodi organo bat izatea. “Normalean, elizek dituzte organo handi horiek; beraz gure aholkua da, emanaldiak herri edo hiriko elizetan antolatzea” adierazi diote Barrandeguy-k zein Barturenek berak EuskalKultura.eus-i.

Ez da hau izango Pascual Barturn-ek Hego Amerikan egiten duen lehenengo bira. Izan ere 2013an eta ostera ere 2015etan saioak eskaini zituen Rosarion, Pergaminon, Posadasen eta Gualeguaychun. Rosarion-eta hurbileko familia dauka Barturenek, eta amaren bi anaia Zazpirak Bateko sortzaileetakoak izan ziren 1912an.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia