euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kern Konderriko Museoak Noriegaren barra erosi du eta doaintzak eskatu ditu bere egoitzan instalatu ahal izateko

2020/06/19

Bakersfieldeko Noriega euskal ostatuko barra dotorea Kern Konderriko Museoak erosi eta kontserbatuko du
Bakersfieldeko Noriega euskal ostatuko barra dotorea Kern Konderriko Museoak erosi eta kontserbatuko du

PUBLIZITATEA

Bakersfield, AEB. Egiazki Bakersfield-eko jende asko astindu eta hunkitu du herriko Noriega euskal ostatuaren itxierak. Gaur eta biharko iragarrita zegoen ostatu zaharreko barruko altzari, apaingarri eta eduki guztien salmenta, baina atzo tupustean bertan behera geratu zen. Geroztik jakin dugu, eta hala argitaratu zuen atzo bertan EuskalKultura.eusek-- Bakersfielden bestelako negozioak dauzkan herritar batek, Bill Osathanugrah-ek, erosi zituela Noriegaren izena eta likore lizentzia...

...eta baita eraikinaren barruko edukiak ere. Izan ere, Noriega zaharraren euskal estiloko jatetxea zabaltzekotan omen dabil bere alaba, ez bertan ordea, hiriko beste lekuren batean baizik, eta lokal bila ari da hain zuzen ere. Erosketa hori itxi baino lehenago, baina, euskaldunak eta Bakersfieldeko euskal ondarearen lagunak tarteko dituen herritar talde batek urrats garrantzitsu bat eman zuen Noriegaren legatua gordetzearren.

Herritar talde honek, Kern County Museoa ere lankide, salmenta kantzelatu baino ordu batzuk lehenago, doi-doi Noriegako barraren aurrealde eta atzealdea bereganatu ahal izan zuen, besteak beste "doaintza eskuzabal bat baliatuz", adierazi dute. Baina Noriegaren zati garrantzitsu hori desataldu, prestatu eta mugitzeak gastuak dauzka, 10.000 bat dolar. Eta leku aldatzea, ekainaren 30aren aurretik behar da egin. Bolondres vtalde bat bere denbora ari da ematen, baina dirua ere behar da operazio hau onik ateratzeko.

Lagundu eta doaintza bat egin nahi duenak, hona egin dezake:

The Noriega Bar Project
c/o Mike McCoy, Executive Director
Kern County Museum
3801 Chester Avenue
Bakersfield, CA 93301

Edo Euskal Etxearekin harremandu (Maria): mtoretta5@gmail.com.

Bolondres taldeko koordinatzaile dira Mike McCoy, Jim Underhill, Billy Underhill, Steve Bass eta Larry Errea.



Komentarioak

  • Gutxienez zerbait

    Ostatua bera salbatu ahal izan ez bada ere Noriega zaharreko zerbait kontserbatuko da berez pena haundia ematen duen gauza bada ere ikustea duela pare bat egun arte martxan eta abiada onean bezero askoz zebilen negozio eta bertako euskal kultur erreferentzia gauetik egunera galdu dela

    Mikel Aramendi (Venice, CA, AEB), 2020/06/23 07:50

« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia