euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Txileko Euskal Gizataldea' EEak bere urtebetetzea ospatu eta Euskal Astea antolatu du, aurten edizio birtualean

2020/06/19

Ekainaren 24tik 26ra, ‘Txileko Euskal Gizataldea' (Colectividad Vasca de Chile) euskal etxearen urteurrena eta Euskal Astea
Ekainaren 24tik 26ra, ‘Txileko Euskal Gizataldea' (Colectividad Vasca de Chile) euskal etxearen urteurrena eta Euskal Astea

PUBLIZITATEA

Santiago, Txile. Une bereziki zailak ari da pasatzen bolada honetan Txile Covid-19aren ondorioz, izan ere, asko zabaldu baita birusa azken asteetan eta osasun sistema kolapsatzeko arriskuan baita. Egoera honi nolabait aurre egiteko, kultur elkarte batzuek eraikitzen segi eta aurrera darraite euren egitarauekin. Eta hori da Santiagko ‘Txileko Euskal Gizataldea' Euskal Etxearen kasua. Izan ere, bere 13. urteurrena ospatuko du datorren astean eta urteurrenarekin batera 2020ko Euskal Astea, biak formatu birtualean.

Ospakizuna “apala izango da eta Euskal Etxeko kide eta lagunek euren etxeetatik hartuko dute parte itxialdia betetzen ari garelako”, adierazi zaio EuskalKultura.eus-i Rossana Arza buru duen elkartetik. Ekintzak sare sozialetan zabalduko dira, ekainaren 24tik 26ra, eta proposamenak hauexek izango dira:

Ekainaren 24an, asteazkena

-Agintarien eta euskal kulturaren erreferenteen agurrak:

  • Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza
  • Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburu
  • Getariako alkate (Juan Sebastian Elkanoren sorterria) Haritz Alberdi
  • Etxepare Euskal Institutuko ‘Euskara Munduan’eko arduradun Jose Francisco Zinkunegi
  • Argentinako FEVAko lehendakari Arantxa Anitua
  • Txileko Euskal Gizataldea'ren egoitza den Las Condes-ko Estadio Español-ko lehendakari Juan Erenchun
  • Bizkaiko Elkarte Artistikoaren lehendakari Jose Ramon Lopez Martinez.

-Euskal dantzak, Maitane Uribe zuzendari
-Euskal abesbatzaren emanaldia, Ignacio Bastarrica zuzendari

Ekainaren 25ean, osteguna

-Poesia, Euskara Tailerraren esku, Christian Etxeberria irakasle
-Txistu eta danbolin Tailerreko kideen emanaldia, Raimundo Riquelme irakasle
-Abestiak

  • Daniela Ezquerrak “El barberillo de Lavapies” abestuko du
  • eta Ignacio Torrontegui tenoreak “Maite”
Ekainaren 26an, ostirala

-Hitzaldi eta erakusketa “Juan Sebastian Elkanoren mundu-biraren 500 urteurrena” izenburupean
-Juan Sebastian Elcanori buruzko dokumentalak

Ekintza hauek guztiak bideo formatuan zabalduko dira egunero Facebook, Instagram eta Estadio Español-eko web orrian, goizeko 10:00etatik aurrera.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia