euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kaliforniako euskal jatetxe bateko sukaldariak eta bere semeak ume baten bizi salbatu dute San Frantzisko ondoan

2007/03/26

Cruztarrak haurra itota hiltzetik salbatu zuten jacuzziaren ondoan, Kaliforniako San Rafaelen, 
sustoa pasa eta biharamunean (M.I.J. argazkia)
Cruztarrak haurra itota hiltzetik salbatu zuten jacuzziaren ondoan, Kaliforniako San Rafaelen, sustoa pasa eta biharamunean (M.I.J. argazkia)

PUBLIZITATEA

Juan eta Brian Cruz aita-semeak haur txiki baten bizia salbatu zuten ur beroko igerileku baten hondoan aurkituta. Semeak haurra uretatik atera eta aitak, San Rafaeleko euskal ostatu famatu bateko chefa bera, bizkortze maniobra eragin zion. Eragiketa honek umea egoeratik onik ateratzea ekarri zuen, larrialdietako arduradunek adierazi dutenez, eta honenbestez, Novato-ko suhiltzaileen departamentuak heroi ohorea emango diete salbatzaileei datorren apirilaren 11ean.
Bertako Marin Independent Journal kazetak jasotzen duenez, gauzak iragan martxoaren 18an gertatu ziren, igandez, Chalet Basque-ko langilea eta bere semea San Rafaeleko San Ignacio Hills Apartments etxadiko kirol eta igerileku eremuan zeudela. Arratsaldea bertan eman ondoren eta alde egitekoak ziren momentuan semeak, bederatzi urteko mutikoa bera, ume txiki bat antzeman zuen ur apar eta bitsetan ari zen jacuzziaren barnean. Ikusi eta berehala uretan murgildu zen umea ateratzeko eta segidan aita Juan Cruz-ek bihotz biriketako bizkortzea egiten hasi zitzaion haurrari. Larrialdietako zerbitzuak bertaratu zirenerako Cruz aita-semeek egindakoari esker salbu zegoen txikia eta ospitalera eramanda egun berean eman zioten alta.

San Rafaelen bertako Venetia auzoan Roger Minhondo Irisarriko baxenabartarrak daukan Chalet Basque jatetxeko sukaldari den Juan Cruz-ek aurreko lanpostu batean ari zela egindako ikastaro batean ikasi zuen BBB (bihotz birika bizkortze) teknika. Ez zuen orduan berak pentsatu ikastaro harek egun batean pertsona baten bizia salbatzeko balio izango zionik.

Gertatutakoak gertatuta, eta honelako portaera eta etsenpluak goratu eta jende aurrean jarraipide gisa azpimarratu nahirik, Novato Fire Protection District Board delakoak, esan nahi baita Novatoko Su Babeserako erakundearen zuzendaritzak esker-emate bat antolatu diete Cruz aita-semeei, heroi tratamentuz, apirilaren hamaikean horretarako espreski antolatu den ekitaldian.


Lotura interesgarriak

Juan eta Brian Cruz-en kasua Maringo Independent Journalean
www.marinij.com

San Rafaeleko Chalet Basque jatetxea
www.chaletbasque.com

Marin eta Sonoma konderrietako Euskal Kluba (Kalifornia, AEB)
Marin Sonoma Basque Association


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia