euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Juan Sebastian Elkanoren biografia eguneratua kaleratu dute euskaraz; irakurri nahi 'EH itsastarraren jatorriaren bila'?

2021/01/29

"J. S. Elkanoren aztarnaren bila" euskarazko eta gaztelaniazko edizioetan topa daiteke orain
"J. S. Elkanoren aztarnaren bila" euskarazko eta gaztelaniazko edizioetan topa daiteke orain

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Pandemiak baldintzatutako Juan Sebastian Elkanoren bostgarren mendeurrenaren ospakizun garai berezi honetan, Elkano Fundazioak "J. S. Elkanoren aztarnaren bila" liburuaren plazaratzea iragarri du, euskarazko bertsioan. Orain artean gaztelaniazko bertsioa zegoen kalean, Julian Diaz Alonso egile. Bilboko Itsasmuseum-en zein Donostiako Aquariumeko dendetan eros daiteke, gaztelaniazkoa baita internetez ere. Argitalpena Julian Diaz Alonsok Bilboko museoan bisita daitekeen izenburu bereko erakusketarako egindako dokumentazio-lanean oinarritzen da.

Bestalde, Aitor Leniz arkeologo eta historialariak lau artikulu argitaratu ditu Fundazioaren blogean, "Euskal Herria itsastarra, jatorriaren bila" izenburupean, Juan Sebastian Elkanoren irudia eta munduaren lehen itzuliak testuinguru izan zituen giroa eta baldintzat hobeto ezagutzeko. Juan Sebastian Elkano pertsonaia Euskal Herriko XVI. mendeko testuinguruaren emaitza modura ulertu behar dela dio, lorpen horretarako punta-puntako euskal ontzigintza ezinbestekoa izan zelarik, zalantzan jarriz orain arte erabiltzen ziren zenbait azalpen.

Blogak, askoz ere sarrera interesgarri gehiago dauzka, baita atalak Elkano Fundazioaren webguneak ere. Merezi du tarte bat edo bi hartu eta bistadizoa ematea.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia