euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Estatu Batuetatik, euskal gazteek entzuten duten euskal musika garaikideko Spotfy zerrenda bat atera du NABOk

2021/01/28

"Basque Contemporary Sampler", egungo gazteek entzuten duten euskal musika garaikidearen adierazgarri
"Basque Contemporary Sampler", egungo gazteek entzuten duten euskal musika garaikidearen adierazgarri

PUBLIZITATEA

Reno, AEB. Hona Spotfy-n egungo euskal gazteek entzuten duten musikaren playlist bat, Estatu Batuetatik datorkiguna, bertako Mikaela Goicoechea eta Madalen Bieter gazteek hautatua. Gaur bertan jakinarazi digu NABOk bere Astero buletinaren bidez euskal musika garaikideko zenbait egile eta estilo (popa, rocka, hip.hopa, elektronikoa eta abar) biltzen dituen zerrenda hau, Diasporan gehiegitan entzuten ez diren doinu eta aireak entzuteko aukera emanez hainbati.

Hautua NABOko musika arloko zuzendari den Mikaela Goicoechea wyomingdarrak, Boiseko Madalen Bieter Taupada euskal online irratsaioko lagunarekin batera egin du "Basque Contemporary Sampler" izenpean, eta azkeneko hilabetean osatu dute, talde eta interpretarien artean daudela, esaterako, Zetak, En Tol Sarmiento, Huntza, Izaro, Nagen, Gatibu, Olatz Salvador, Bulego, Merina Girls, Raitx, Dupla eta Itizar Iuño, STR, Maren, Sua, Laukatu edota Omagoren piezak, besteak beste.

Aukera polita, egungo euskal gazteek entzuten duten musikara hurbildu nahi baduzu. Eskerrik asko Mikaela eta Madalen!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia