euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gillermo Zubiaga hasi berria da New Yorkeko Eusko Etxean euskal kirolariei buruzko hormirudia marrazten

2021/01/29

Bozkarioz euskal etxea eta ilusioz Zubiaga marrazkigile eta pintorea bera, nortasun berezia emanez New Yorkeko EEko hormei
Bozkarioz euskal etxea eta ilusioz Zubiaga marrazkigile eta pintorea bera, nortasun berezia emanez New Yorkeko EEko hormei

PUBLIZITATEA

New York, AEB. Orain pare bat aste t'erdi eman genuen New Yorkeko Gillermo Zubiaga euskal artista hiriko Eusko Etxeko hormetan gauzatzeko prestatzen ari zen muralaren berri. Momentu hartan, hormirudia proiektua baizik ez zen, artistak ordenagailuan diseinatu eta euskal egoitzaren paretetara aldatzeko prestatua. Baina hori aldatua da dagoeneko, zeharkatzen hasia baita New Yorken finkatutako marrazkigile barakaldotarra bere lana hormetara pasatzeko zubia.


Irudietako batzuen arkatzezko lehenengo marrak egin dira dagoeneko

Albiste hau osatzen duten argazkietan ikusten ditugu zenbait hormatan eginak dituen euskal kirolarien oinarrizko marrazkiak, arkatzez: aizkolaria, harrijasotzailea, pilotaria... Lanak bere erritmoa dauka eta datorren astean emango zaizkio bultzada berriak. Zubiaga berak aitortu dio EuskalKultura.eus-i ilusio handiz ekin diola lanari eta irrikitan dagoela Eusko Etxera itzuli eta lanarekin segitzeko, azken emaitzak ahalik eta lasterren ikustearren.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia