euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Juan Jose Ibarretxe Mexikon izango da aste honetan, Lehendakari Agirre Center ekimena aurkezteko

2013/10/14

Juan Jose Ibarretxek bihar ITAM-en emango duen hitzaldiaren afitxa
Juan Jose Ibarretxek bihar ITAM-en emango duen hitzaldiaren afitxa

PUBLIZITATEA

New Yorkeko Euskal Etxearen Mendeurreneko ekitaldietan parte hartu eta gero, Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia Mexikon izango da aste honetan. Ibarretxek hainbat hitzaldi emango ditu herrialdeko honetako unibertsitate eta erakundeetan, Lehendakari Agirre Center ekimena aurkezteko. Horren karira, Euskal Herriko garapen eredu jasangarriari buruz ere mintzatuko da; izan ere, gai horixe baita LAC delakoaren ikerketa arloetako bat.

Mexiko DF, Mexiko. Hau da Juan Jose Ibarretxek, Lehendakari Agirre Center-eko zuzendariak, egunotan Mexikon egingo dituen jardueren egiteraua:

Urriaren 15a, asteartea

- 11:30-13:00: "El Modelo Vasco de Desarrollo Humano Sostenible" hitzaldia. Lekua: Instituto Tecnológico Autónomo de México (ITAM), Maixuen aretoan, Rio Hondo kanpusean. 

Urriaren 16a, asteazkena

-10:00: “El Modelo Vasco de Desarrollo Humano Sostenible” hitzaldia. Lekua: Universidad Iberoamericana. Martin Buber auditorioan.

-17:30: Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzara bisita.

Urriaren 17a, osteguna

-18:00: "Lehendakari Agirre Center" ekimenaren aurkezpena, SINTONIA saioaren baitan. Lekua: Universidad Popular Autónoma del Estado de Puebla (UPAEP). Bertan izango dira enpresa, gobernu, unibertsite eta gizarte erakundeetako ordezkaritzak.

Urriaren 18a, ostirala

-11:30: Bilera Universidad Autónoma de San Luis Potosí (UASLN) unibertsitateko errektore eta zuzendariekin. 

-20:00: Bilera Euskal Etxean (Aristoteles 239, Colonia Polanco, Mexiko Hiria)



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia