euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Josu Garate eta Oier Araolaza euskal dantza ikastaro emaile Minnesotan, eta ondoren aste honetan Boisen

2023/02/21

Josu Garate eta Oier Araolazak ostiralean Boisen eskainiko duten emanaldia, 'Basque dance, a danced story' (irudia Dantzan.eus)
Josu Garate eta Oier Araolazak ostiralean Boisen eskainiko duten emanaldia, 'Basque dance, a danced story' (irudia Dantzan.eus)

PUBLIZITATEA

Northfield, Minnesota, AEB. Joan den ostegunetik, Estatu Batuetako Minnesota estatuko St. Olaf Collegen dabiltza euskal dantza eskola emaile Josu Garate eta Oier Araolaza Dantzan, Dantzerti, Argia eta Kezkako dantzari eta dantza-irakasleak. St Olaf-ek unibertsitate mailako hainbat ikasketa eskaintzen ditu, tartean dantza, eta bertako irakasle Anne von Bibraren eskariz ari dira euskal dantza ikastaroak eskaintzen bi aditu euskaldunak, otsailaren 16tik 22ra bitartean. Unibertsitatean Dantza ikasketak segitzen dituzten ikasleei euskal dantzaren oinarrizko ezagutzak eskaintzea da bisitaldi honen helburua. Ekimen berean Boiseko John Ysursa, euskal dantza aditua bera ere eta 'Basque dance' liburuaren egileak hitzaldia eman zuen joan den ostegunean Zoom bidez Boisetik Zoom.

Otsailaren 22tik 26ra, berriz, Boisen izango dira Josu Garate eta Oier Araolaza, hiriko Oinkari dantza taldearen eta Euskal Museoaren eskutik euskal dantzaren inguruko hainbat saio praktiko eta teoriko eskaintzeko, Garate eta Araolazak Dantza.com-en  'Amerikara goaz geure borondatez' artikuluan adierazten dutenez. "Otsailaren 25ean, larunbatez, Ameriketako Mendebaldeko euskal dantza talde guztiei streaming bidez eskainiko zaien ikastaldia eskainiko dugu Boisetik, eta bertatik bertara Idaho, Ontario eta Utahko euskal dantzariak izango dira ikastaldia zuzenean jasotzen", iragartzen dute.


Mezaren baitan, euskal dantzak, aurkezpena eta emanaldia 3' 20"-tik aurrera (irudia St Olaf)

Iruzkin bat ere egiten dute aipatu post edo artikuluan: "Euskal Herriko unibertsitateetan ez dago dantza ikasketarik eta dauden ikasketetatik ez da interes handirik erakusten euskal dantzekiko. Bitxia da Ameriketako unibertsitateetatik euskal dantzarekiko interesa dagoela ikustea", lehenago ere, esaterako Utah-ko Unibertsitatetik pare bat urtez euskal dantza-maisuei euskal dantzak irakastearren bidali eta gauzatutako gonbiteak gogoan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia