euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Estatu Batuetan bizi zara eta zure seme-alabak NABOren Udalekura joatea nahi duzu? Ez utzi pasatzen martxoaren 1a

2023/02/21

Martxoaren 1ean, asteazkena, Kaliforniako 18etan izena eman ahal izanen da, edo Idaho, Utah, Colorado edo Wyomingo 19etan
Martxoaren 1ean, asteazkena, Kaliforniako 18etan izena eman ahal izanen da, edo Idaho, Utah, Colorado edo Wyomingo 19etan

PUBLIZITATEA

Boise, Idaho, AEB. 'Udaleku, honela', euskaraz, du izena NABO Ipar Amerikako euskal erakundeen federazioak, 10 eta 15 urte bitartek gaztetxo euskal amerikarrei proposatzen dien udako ekimenak. Eta aurten, Idahoko hiriburu Boisen egingo da. Parte hartzeko, gurasoek NABOko kide beharko dute izan eta, hori bai, martxoaren 1ean oso adi egon. Egun horretan, online irekiko baita izena emateko aukera, 18:00etan puntuan, Kaliforniako ordua, eta orduan egongo baita irisgarri formularioa, eta normalean gertatzen bada gertatzen bada, minutu gutxiren buruan lekuak beteko dira, hurrenkera zorrotzaren arabera.

Beraz, NABOren webgunean, hemen behar duzu sartu, eta 'Udaleku application' dioen laukian klik egin, esan bezala 18:00etan puntuan, orduan aktibatuko baita, eta lekuak bete arte du iraungo du zabalik.

Urtero euskal etxe diferente batean denez, gogoratu aurtengoan Boise, bertako Euzkaldunak euskal etxea, izango dela NABO Udalekuko antolatzaile, uztailaren 20tik 28ra, 10 eta 15 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat. 480 dolarreko prezioa du, eta bekak daude, bai euskal etxe batzuen aldetik eta baita NABO mailan ere, bertako Aita Martxel Tillous Funtsa medio. Udalekuko koordinatzaile NABO mailan, Valerie Arrechea eta Kate Camino.

Martxoaren lehenaren bezperan abisatuko dugu, baina balia itzazu lerro hauek ohargarri. adi egon zaitezen, eta data agendan idatz dezazun. Izan ere, komeni da puntuala eta arduratsua izatea izena eman eta zure seme-alabek, bilobek edo dagokion gaztetxoak Udaleku 2023ko partaide izan daitezen, ez baitira bakarrik hitzak NABO Udaleku Estatu Batuetako euskal harrobia dela dioen esaldia.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia