euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Joseba Gotzon kantariak Madrilgo Euskal Etxean kantatuko du datorren larunbatean 'Urrundik' bere biraren baitan

2021/11/09

Joseba Gotzonen larunbateko Madrilgo Euskal Etxeko kontzertuko kartela eta 'Burdina eta abotsa' bere erakusketako lanetako bat
Joseba Gotzonen larunbateko Madrilgo Euskal Etxeko kontzertuko kartela eta 'Burdina eta abotsa' bere erakusketako lanetako bat

PUBLIZITATEA

Madril, Espainia. Joseba Gotzon kantaria Madrilen izango da asteburu honetan eta espainiar hiriburuko Euskal Etxean arituko da, larunbatean, 19:30etan. Loiun bizi den kantari portugaletetarrak bigarren emanaldi bat gauzatuko du gau horretan bertan, baina igandea dela, 00:30etan, kasu honetan beste artista batzuekin, Rincón del Arte Nuevo-ren 43. urteurreneko ospakizunean, 'Urrundik' biraren barruan. Hilabete azkenean, 28an, Malagako Hall-en kantatuko du Gotzonek.

Gogora dezagun izena  'Urrundik' birari eta izen bereko bere disko eta kantuari, Argentinako Paranáko 'Urrundik' Euskal Etxetik eta, edonola ere, kantariak Diasporarekin daukan harreman estutik datorkiola, eta kantuaren grabaketan Latinoamerikako euskal etxe eta komunitateetako hainbat pertsonek parte hartu zutela ahotsa jartzen.

'Burdina eta ahotsa

Bira honekin batera, Loiun bizi den kantari portugaletetarrak "Burdina eta abotsa" erakusketa ibiltaria ere badauka esku artean, zizelkari gisa egin dituen lanetako hamasei bildurik, Euskal Herrian 'otxote' izenarekin sortutako kantu-talde mota inspirazio, eta haren omenez. Erakusketak 2022an zehar jarraituko du ibilbidea, besteak beste Malaga, Madril, Águilas (Murtzia), Calpe (Alacant), Lanzarote, Santander eta Gijonen, artistak jakinarazi duenez.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia