euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jon Ricaurte historialariak hitzaldi irekia emango du online larunbatean euskal diasporaz 'Vascos en América'ren eskutik

2023/03/29

"Vascos en América" taldearen proposamen interesgarria Jon Ricaurte historialariaren eskutik
"Vascos en América" taldearen proposamen interesgarria Jon Ricaurte historialariaren eskutik

PUBLIZITATEA

Santiago, Txile. 'Vascos en América' talde birtualak gonbidapena luzatu du datorren larunbaterako, apirilak 1, Jon Ricaurte historialari euskal-kolonbiarrak, "Ameriketako baskoen eta nafarren historia" izenburupean, online eta doan emango duen hitzaldi irekira. Ekitaldia goizeko 10etan hasiko da (Txileko ordua, Euskal Herriko 15etan), eta Zoom plataformaren bidez egingo da. Aldez aurretik izena eman beharra dago, kupoak mugatuak baitira, adierazi dute. Erregistroa esteka honi jarraituz egin daiteke.

Jon Ricaurte Kolonbian jaioa da. Gure Mendietakoak Euskal Etxearen sortzaile eta lehendakaria, Antioquiako Unibertsitatean lortu zuen historia gradua. Magister Historian eta doktore Euskal Herriko Unibertsitatean Nazioarteko Ikasketetan. Jakinet 'aditu' graduondoa ere atera zuen. “Los Vascos en Antioquia” liburu bildumaren egilea, Andrés de Irujo saria eman zioten. Honakoa bigarren aldia izango du 'Vascos en América' taldearentzat hitzaldia ematen, eta aukera honetan euskal diasporaren gaia jorratuko du, "ez bakarrik XIX. mendeko migrazioaz geroztikakoa, askoz lehenagotik hasitakoa baizik, eta Amerikako ongintza elkarteen eraketa".

'Vascos en América'k euskal kultura, euskara, euskal diasporaren interkonexioa kontinente amerikarrean eta Euskal Herriarekiko harremana sustatu nahi dituen elkarte legez aurkezten du bere burua. Talde antolatzailea sei boluntariok osatzen dute: Txiletik Carlos Francisco Enrique Miranda, Gabriel Pérez Ibacache, eta Imel Cubillos-ek; Buenos Airestik, Silvia Renata Castonjauregui-k; Uruguaitik Celia Bessonart-ek; eta Eukene Echezarretaren kasuan, La Platakoa dela esan daiteke, gaur egun Irunen bizi bada ere. Aurten, “Txorien Aberria” sortako hitzaldiez gain, Euskal Kulturaren Programa Amerikarra egin nahi dute, 2020an egin zuten bezala, adierazi diote buletin honi.

Hauek taldearen sare sozialak:

-Facebook (weborria): https://www.facebook.com/vascosamerica
-Facebook (taldea): https://www.facebook.com/groups/327586890660401/
-Instagram: https://instagram.com/vascosenamerica



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia