euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Joaquin de Eguia itsaslari eta hegazkinlariaren bizitza aztergai Liverpoolgo Unibertsitateko Manuel Irujo Katedran

2019/03/18

Asteazkenean hitzaldia emango du Joaquin de Eguiaren bizitzaz, Miren de Eguiak  (Liverpool John Moores University)
Asteazkenean hitzaldia emango du Joaquin de Eguiaren bizitzaz, Miren de Eguiak (Liverpool John Moores University)

PUBLIZITATEA

Liverpool, Ingalaterra. Etxepare Euskal Institutuaren sostengua duen Liverpoolgo Unibertsitateko Manuel Irujo Katedrak Joaquín de Eguia y Unzuetaren (Bilbo, 1903 - Liverpool, 1956) bizitza hautatu du hizpide aurten; asteazkenean, martxoaren 20an, hitzaldia emango du Joaquin de Eguiaren bizitza gai harturik haren alaba Miren de Eguiak (John Moores University, Liverpool), ‘From Bilbao to Liverpool: A Basque sea captain’s journey through times of peace, conflict and exile’ izenburupean,15:00etan, Rendall eraikineko Theatre 5-n.

Izatez arrantzalea, Espainiako Gerra Zibila piztu zenean Euskal Itsas armadaren buru bilakatu zen Eguia Kapitaina, eta goitik behera aldatu zen bere bizitza. 1937ko ekainean Bilbo erori zen arte, Euzko Gudarostean borrokan jardun zuen, Frantzian, Irlandan eta, azkenik, Ingalaterran erbesteratua izan aurretik; azken herrialde honetan, Bigarren Mundu Gerran ere borrokatu zuen Royal Air Force-ko pilotu bezala. Hitzaldi honetan zenbait gai jorratzeko bidea ematen du, beraz, Eguiaren bizitzak: Gerra Zibila, lehen euskal gobernuaren eta armadaren sorkuntza, euskal identitatea, erbestea, euskal diaspora…



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia