euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Juan Manuel Hiriart gazte argentinarrak ‘Axakutxo’ bere proiektuaren lehenengo abestia zabaldu du Youtuben

2019/03/19

Juan Manuel Hiriartek osasun arazo larriei eta transplante bati aurre egin behar izan zion. Orain, 'Axakutxo' oparitu dio euskal munduari
Juan Manuel Hiriartek osasun arazo larriei eta transplante bati aurre egin behar izan zion. Orain, 'Axakutxo' oparitu dio euskal munduari

PUBLIZITATEA

Mar del Plata, Argentina. ‘Axakutxo’ pertsona bakarreko trebakuntza proiektu bat da. Juan Manuel Hiriart dauka arduradun eta baita musikaren egile, editore eta ekoizle ere. Esku-soinua, pianoa, panderoa, kontrabaxua, gitarra, eta 'charangoa' eta danbor ‘legüeroa’ jotzen ditu musikari gazteak; “soinu hauek nahastean lengoaia bat sortzen da", "zeinari gero, Reaper, Photoshop eta Inkscape tresna digitalekin azken formatua ematen diodan”, azaldu digu Mar del Platako Denak Bat-eko dantzari ere baden musikariak.

‘Axakutxo’ izenpeko proiektuko parte konposizio sorta bat prestatu du Juan Manuelek eta poliki-poliki igotzen ari da sare sozialetara; aste honetakoa, ‘Mardelplatarra correcalles’ izenekoa da. “Abestia Mar del Platan bizi den ayacuchotar batek egindako kalejira bat da”, azaltzen du Youtubeko bere kanalean.


[Juan Manuelk Hiriat-en 'Axakutxo' proiektuko parte da ‘Mardelplatarra correcalles’]

Musika egiteaz gain, kiroltzalea ere bada Juan Manuel eta goi mailako korrikalari bihurtu da azken urteotan. Izan ere, atletismoa oso lagungarria izan zaio jasan behar izan duen gaixotasun larri bati aurre egiteko, eta iazko azaroan zilarrezko domina irabazi zuen Kirolari Transplantatuentzako Argentinako eta Latinoamerikako Jokoetan, 1500 metroko lasterketan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia