euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Javier Brosa gudaria eta ‘Gernika Batailoia’ liburua; Mexikoko Euskal Etxearen omenaldia bere emakumeei

2025/05/19

Pamiela Argitaletxeko lagunak Mexikoko Euskal Etxean, erakunde euskal mexikarreko ordezkariekin
Pamiela Argitaletxeko lagunak Mexikoko Euskal Etxean, erakunde euskal mexikarreko ordezkariekin

PUBLIZITATEA

Mexiko hiria, Mexiko. Pamiela Argitaletxe nafarreko delegazio batek, Pello Elzaburu buru, bisita egin berri dio Mexiko Hiriko Euskal Etxeari eta, azken urteotan hartutako ohitura politari jarraituz, liburu sorta oparitu zioten Euskal Etxeari. Izenburuen artean, atera berri-berria den “Gernika Batailoia. Askatasunaren Ametsa”, Franck Dolosor 'Haltza' kazetari senpertarra egile. Oraingoz euskaraz dago eta laster gaztelaniaz eta frantsesez ere aterako da. BMGn Médoc-en aliatuen batera nazien kontra ikurrinapean borrokatu zuen euskal unitatearen historia biltzen du. Lekukotasunetako bat, bataikoiko kide izan zen Javier Brosa euskal mexikarrarena da.

Donostian 1925ean jaioa, Brosak Médoc-eko Point de Graveko batailan hartu zuen parte Bigarren Mundu Gerran. 1944an Lapurdira egin zuen ihes Francopeko Donostiatik eta Erbesteko Eusko Jaurlaritzak eta Agirre Lehendakariak eginiko deiari segituz Gernika Batailoia bezala ezagutukoa izango den unitate militarrean sartu zen. Izan ere, 1945eko apirilean, Gernikako Bonbardaketatik zortzi urtera, nazien kontra borrokatu zen, Kepa Ordoki komandantearen agintepean. Gero, New York bidez, Mexikora bidaiatu eta bertan geratu eta familia eta enpresa bat sortu zituen. Mexikoko Euskal Etxeko kide izan zen hil arte, 2024ko urtarrilean.


Franck Dolosor-en “Gernika Batailoia. Askatasunaren Ametsa” liburua (Pamiela, 2025)


Hamarkadetan Euskal Etxearen zutabe eta sostengu izandako emakumeak. Omenaldu zituzten, besteak beste, Xabet Izaurieta, Eva Aguilar, Mercedes Lanzagorta, Julita Regueiro, Bernadette Diharce, Angelina Regueiro, Ana Mari Alvaradejo, Itxaropen Palacios, Marilu Zubiaga, Mercedes Roza, Begoña Jauregui, Jesusa Lesaca, Ana Mari Merodio, Mayi Diharce, Miren Aguirre, Pilar Maiz (argazkian ez dago bere ahizpa Lupe Maiz)...

'Euskal Etxeko lamiak'

Eta orain egun batzuk, maiatzean baita ere, Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeak omenaldi berezia egin zien zutabe eta zimentarri izan dituen emakumeei, jakinik eurekiko zorra ordainezina dela, baina gorazarre xume hau behintzat egin nahirik. EEko lehendakari Iñigo Bilbaoren hitzetan, “Zor handiegia daukagu gure emakumeekin, ez bakarrik erakunde bezala, baizik eta gizatalde moduan, beraiek mantendu baitituzte bizirik gure kultura, tradizioa eta nortasuna”, aitortu dio EuskalKultura.eus-i. Euskal Etxeak bazkaria prestatu eta lore sorta bana oparitu zien adiskidetasun giro hunkigarrian.

Eskerrik asko!



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia