euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Australiar Alkarteak Gernikan ekainaren 14an egingo du 2025eko bazkari-elkarretaratzea, dantzaldia eta guzti

2025/05/19

Ekainaren 9a da azken eguna izena emateko 2025eko 'austalianoen bazkaria'n, Euskal Australiar Alkartea antolatzaile
Ekainaren 9a da azken eguna izena emateko 2025eko 'austalianoen bazkaria'n, Euskal Australiar Alkartea antolatzaile

PUBLIZITATEA

Gernika-Lumo, Bizkaia. Datorren ekainaren 14an, larunbata, egingo du 2025eko bazkari-elkarretaratzea Euskal Australiar Alkarteak (EAE). Urtero Australian edo Euskal Herrian jaio, baina lotura euskal.australiarra daukaten bere kide eta lagunen topaketagune den bazkari eta egunpasa hau, urte osoan itxarondako jarduera da komunitate honetako lagunentzat. Gogora dezagun sail honetako lehenengo hitzordua 2016an egin zela, Gernikan bertan, EAE sortu zen urte berean.

Azken urteotan bezala, bazkaria Gernikako Zallo Barri jatetxean gauzatuko da, 14:30etan. Euskal Australar Alkarteak deia luzatu die 'australiano' guztiei izena eman eta parte hartzera. Bazkari eta bazkalosteak 40 euroko prezioa du bazkideentzat, 50koa bazkide ez direnentzat, eta 20lpa umeentzat. Bazkalostean musika zuzenean egongo da eta zozketak bertaratutakoentzat. Izena emateko azken eguna ekainaren 9a da. Ordain dezakezu, zure izena eta jende kopurua adieraziz Laboral Kutxan, ES68 3035 0185 52 1850024844 kontuan. 

'Australianoen' bidaia Boiseko Jaialdira

Bestalde, hala nahi duenak zabalik dauka oraindik datorren udan, uztail-abuztuan, Estatu Batuetako Diaspora bisitatzeko aukera, Boiseko Jaialdira joanez, inguruak bisitatzeko aukerarekin, Euskal Australiar Alkarteko lagunen eskutik. Argibide eta kontsultak honako zenbakiaren bidez egin daitezke: (+34) 688 860 197.

Euskal Australiar Alkartea Facebooken

 

 



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia