Buenos Aires, Argentina. Ekitaldi programa berezia antolatu du azaroan zehar Buenos Airesko Nafar Etxeak, elkartearen 130. urteurrena ospatzearren, elkartea 1895eko azaroaren 3an jaio baitzen hiriburu argentinarrean Orfeón Gayarre izenpean, ondoren, 1897an, egungo Centro Navarro, Nafarroako Etxea edo Nafar Etxera pasatzeko. Efemeridea gogoan, urtean zehar hainbat ekimen lantzen eta gauzatzen joan da etxe nafar buenosairestarra. Azarorako prestatu direnak hauek dira:
Azaroaren 1ean, larunbata (18etan)
- Hitzaldia, "Historia e la pelota paleta", Christian Armas hizlari
Azaroaren 5ean, asteazkena
- Urteurreko Pilota Txapelketa, pilota paletan
Azaroaren 7an, osirala (19etan)
- Amadeus Orkestra Sinfonikoaren emanaldia areto nagusian
Azaroaren 8an, larunbata
- 17:00etan "Libro de frases rurales navarras" liburua aurkeztuko da eta debatea nafar jakitate zaharraz
- 18:00etan Dantza jaialdia, folklore tradizional ikuskizuna
- 20:00etan Historia erakusketa: "Huella, memoria y porvenir del Centro Navarro"
- 21:00etan Zintzur bustitze eta topa egitea (25.000 peso, barne enpanada eta brotxetak, urdaizazpiko sandwitxa eta saltsak, edaria libre eta topa egitea
(erreserbatzeko deitu mesedez 11 4400 0337 zenbakira)