euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

James Nisbet, Frankfurt-eko Chillida Katedrako ikerlari gonbidatua, bi kurtsorekin, abstrakzioaz eta arte ekokritikoaz

2025/06/11

Datorren astelehenean hasiko ditu James Nisbetek, Eduardo Chillida Katedrako bi ikastaroak Goethe Universitat Frankfurt am Maine-n
Datorren astelehenean hasiko ditu James Nisbetek, Eduardo Chillida Katedrako bi ikastaroak Goethe Universitat Frankfurt am Maine-n

PUBLIZITATEA

Frankfurt, Alemania. James Nisbet izango da 2025ean Etxepare Euskal Institutuak Goethe Universitat Frankfurt am Maine unibertsitatean sustatzen duen Eduardo Chillida Katedrako ikerlari gonbidatua. James Nisbet Irvineko California unibertsitateko Artearen Historiako irakaslea da. 2022az geroztik, unibertsitateko Ingurugiro Humanitateen ikerketa-zentroko zuzendari ere bada. Bere ikerketak artea, teoria eta kritika modernoa eta garaikidea aztertzen ditu, ingurugiro-historia, zientzia modernoa, abstrakzioa, kontzeptualismoa eta argazkilaritzaren historia arretagune berezi gisa dituelarik. Bi mintegi zuzenduko ditu datorren astelehenetik aurrera Berlinen.

Mintegietako bat graduko ikasleei zuzendua da eta abstrakzioa hartuko du aztergai, XX. eta XXI. mendeetako ikusizko arteetan dituen espresiobide ezberdinetan, honako kronogramarekin:. 

  • Astelehena, ekainak 23, 9:00etatik 12:00etara, SH 0.106
  • Asteazkena, ekainak 25, 9:00etatik 12.00etara, SKW 5B-118
  • Ostirala, ekainak 27, 9:00etatik 12:00etara, SH 0.104
  • Astelehena, ekainak 30, 9:00etatik 12:00etara, SH 0.106
  • Asteazkena, uztailak 2, 9:00etatik 12:00etara, SH 3.103

Beste mintegia masterreko ikasleei zuzendua da eta arte ekokritikoa izango du ardatz, honako kronogramarekin:

  • Astelehena, ekainak 23, 13:00etatik 16:00etara, SH 3.105
  • Asteazkena, ekainak 25, 13:00etatik 16:00etara, SH 3.103
  • Larunbata, ekainak 28, 13:00etatik 16:00etara, SH 1.102
  • Astelehena, ekainak 30, 13:00etatik 16:00etara, NG 2.701
  • Asteazkena, uztailak 2, 13:00etatik 16:00etara, SP 2.03


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia