Donostia-San Sebastian. Gaur San Fermin da atzo, Txupinazoarekin, lehertu zen festa Iruñean eta Lesakan ere. Ordu berean munduko euskal etxe batzuek eta doaike nafar etxeek bat egin ohi dute deialdiarekin eta egoitzak gorriz eta zuriz tintatzen dira. Zezenak ere agertzen hala edo hola, kartoizkoak badira ere. Aurten hutsune handia utziko dute gure kronikan Diasporako San Femin ospakizun indatsueneko bat den Caracaskoak, izan ere, benetako zezenekin –zezenska edo bigantxekin– entzierro eta guzti ospatzen baitute. Herrialdeak pairatu zituen lurrikaren ostean, ez da ospakizunik egingo.
Egutegi kontuak direla eta, Txinako Shangain ere urtero antolatzen den Shang Fermin Jaia ere ez da egingo aurten. Baina Europako hainbat hiritan bai hasiak direla jadanik ospakizunak, Bartzelonako Nafarren Etxea kasu. Atzo bertan bota zuen txupinazoa egoitzako balkoitik eta txaranga musika lagun. Elkartearen 2026ko San Ferminetako programak biltzen ditu: gaur meza, pilota eta txistorra; bihar, uztailaren 8a, Jota Eskolaren kontzertua; uztailaren 9an Nafar Etxeko Otxotearen kontzertua; uztailaren 10ean, pintxo lehiaketa eta bingo musikala; uztailaren 11an bazkaria; uztailaren 12an, umeen entzierroa eta jolasak; eta uztailaren 14an, San Fermin jaiarekin bukatzeko habanerak eta ‘Gaixoa ni’ (informazio gehiago hemen).
Bartzelonatik 400 kilometro hegoaldera, Valentzian ere bota zuten txupinazoa eta zapi gorriek bete zuten Euskal Etxea. Txistorra eta edariak ere partekatu zituzten atzo bildutakoek eta San Fermineko bazkarira gonbidatzen dute: uztailaren 11, ordu 2etan. Informazio gehiago, hemen.

Montevideoko Euskaro EEaren eta Valentziako Euskal Etxearen gonbiteak
Atlantikoaren beste aldean, Mexiko hiriak ere ospatuko du tradizio handiko jaia. Bertako Euskal Etxeak entzierro sinbolikoa igingo du eta horren ostean, senidetasun bazkaria. Arratsaldean, bingo musikala. Hitzordua uztailaren 11an izango da, eguerdiko ordu 1etik aurrera. Informazioa, hemen. Montevideon, San Fermin jaia Euskaro Euskal Etxean ospatu ohi da aspaldien. Eta hala izango da aurten ere, apur bat atzeratuta dataz, uztailaren 26an. Menua, Juan Pedro Arin ‘chef'-ak prestatuko duen paella. Liman, berriz, aste honetako ostegunean ospatuko dute, uztailaren 9an, afari batekin. Euskal Etxe perutarrean pintxoak, pistoa eta patatak erriojar erara daude menua. Eta Australiatik ere iritsi zaigu gonbitea. Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxeko ospakizuna uztailaren 11n izango da.
(Hau da Diasporako San Fermin jaien lehenengo hurrerapen bat. Egun gutxi barrujj bigarren artikulu batera bilduko ditugu batez ere Argenako hitzorduak, hainat euskal etxetan ospatzen baita, nafar etxeetatik hasita. Baina posible da aurretik ere kontsultatzea gure agendan)

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu



