euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Igandean Aberri Eguna da eta EHko antolatzaileek Diasporaraino luzatu dituzte euskaldunenganako euren deiak

2021/04/02

Mexikoko Euskal Etxeak atera duen 2021ko Aberri Eguneko abisua
Mexikoko Euskal Etxeak atera duen 2021ko Aberri Eguneko abisua

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Aberri Eguna Diaspora osoko hainbat euskal etxe eta komunitatetan gogoz ospatu ohi den festa da, New Yorkeko Euskal Etxetik Tokyokoraino, Buenos Aires, Santiago, Caracas, Mexiko, Londres, Montevideo, Madril eta abarretik pasata. Artikulu bereizitu batean dakargu Diasporan aurtengoan izango duen panoramaren berri. Baina gero eta normalagoa da Euskal Herrian Aberri Eguna ospatzeko egiten diren deiek Diaspora ere gogoan hartzea eta halaxe pasatu da aurten ere iritsi zaizkigun bi deialdiokin.

COVID19a medio iaz bezala egoera berezia bizi dugu Aberri Eguna bezalako datak kalean ospatzeko, baina iaz bezala 2021eko edizio honetan ere "Euskal Herria Batera" ekimenak deia egin du aldarria iaz egin zen balkoietatik plazara jaisteko. Gogora dezagun EHbaterak, iaz balkoietan ospatzera deitu zuela Aberri Eguna, arrakastaz, ikurrinak edota Nafarroako banderak ezarriz eta euskal kantuak kantatuz. Aurtengoan, bideo honetara laburbildu dute deia, beti ere Koronabirusak derrigortzen duen ardurari eutsiz:


EHbateraren 2021eko aurkezpena. Besteak beste EH Bilduk bat egin du dei honekin

Carlos Etchepareren bideoak eta Aberri Eguneko zabalkunde lana Argentinatik, Elrural.com-en.

Bere aldetik, EAJ-PNVk iragarri du ekitaldi politiko bat egingo duela igandean Bilboko Euskalduna jauregian Aberri Eguna ospatzeko. Indarrean dauden osasun arauak tarteko, bere zale eta militanteek ez dute aukerarik izango Euskaldunako hitzordura joateko eta, urtero bezala, balkoietan ikurrina jartzeko deia ere egin dute jeltzaleek.



Bideoa EAJ-PNVren adierazpenarekin 2021eko Aberri Egunean



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia