euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aita Anttonek larunbat gauean aurreratuta emango du online Kaliforniatik Berpizkunde Igandeko Meza euskaraz

2021/04/01

Aita Antton Egigurenek joan den igandean Kaliforniatik euskaraz eta ingelesez eman zuen asteroko online meza
Aita Antton Egigurenek joan den igandean Kaliforniatik euskaraz eta ingelesez eman zuen asteroko online meza

PUBLIZITATEA

Merced, Kalifornia, AEB. Estatu Batuetako euskaldunen zerbitzuan dagoen omonier edo kapelau frantziskotar bidaniarrak datorren larunbat iluntzean emango du internetez Berpizkunde Igandeko meza, Kalifornian (PT) 20:00ak direla, eta Euskal Herrian igandeko goizeko 5:00ak. Halaxe jakinarazi dio EuskalKultura.eus-i AEBko fededun katolikoen bilgarri den Artzain Ona elkarteak. Hori zuzeneko emisioari dagokionez, ohi bezala mezaren bideoa bertan geratuko baita, nahi dutenek igandean zehar edo geroago segitu ahal izan dezaten.

Berpizkunde igandeko meza-liburua, liturgian irakurriko diren testuekin --euskaraz eta ingelesez-- eta kantatuko diren kanten hitzekin, hemen topa dezakezu.

Mezan norbaiten alde erregutzeko edo komentariorik egitea eskatzeko, idatzi hona: info@basquecatholic.org.

Estatu Batuetan 'Elkarri' berripapera, hilabetean behin Artzain Onak plazaratzen duena doan jasotzeko (ingelesez), idatzi helbide berberera, info@basquecatholic.org.

Aita Antton Egigurenek, bestalde, Euskal Herrira bidaiatuko du apirilaren 9tik maiatzaren 15era eta tarte horretan Euskal Herritik eutsiko dio iganderoko mezak emateari, ohiko orduetan (Kaliforniako 8:00etan, Euskal Herriko 17:00etan).

-Hemen segi ditzakezu zuzenean (eta ondoren bideo moduan) aita Anttonen meza eta errosarioak
-Estatu Batuetako euskal elkarte katolikoaren, Artzai Onaren webgunea
-Artzai Onari eta aita Antton Egigureni dohaintzak egiteko orria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia