euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Guztia bertan behera utzi du Tandilgo EEak apirilera arte, urtea Sukaldaritza eta Pilota ekitaldiekin hasi ondoren

2020/03/16

Gure Etxea Jardín de la Paz-eko 4. Sukaldaritza Azokan
Gure Etxea Jardín de la Paz-eko 4. Sukaldaritza Azokan

PUBLIZITATEA

Tandil, Argentina. Berri honetan, Tandilgo Gure Etxeak udako oporren ondotik gaurdaino egindakoak, eta planetako batzuk ere aipatu behar genituen, eta hala egingo dugu, baina aurretik esan ondoren, nahiz eta urte hasiera bizi-bizia izan –irakur beherago– koronabirusa prebenitzeko gomendioei jarraituz, Elkarteak bertan behera utzi dituela ekintza guztiak apirilera arte. 

Orain artekoak aipatuz, esan dezagun martxoaren 8an Tandilen egin zen Gizataldeen 4. Sukaldaritza Azokan, janari eta dantza tipikoekin hartu zuela parte Gure Etxeak ‘Bakearen lorategia’ izeneko gunean. Euskal Standak paella, txorizoa sagardoarekin eta txikien ‘amatxoek’ prestatutako tartak eskaini zituen eta arrakasta handia izan zuten publikoan. Gastronomiaz gain, tauletan ere aritu ziren Euskal Etxeko gaztetxoak. Taldeak Fandango bat dantzatu zuen.

bezperan, Emakumearen Nazioarteko Eguneko Pilota Paleta Txapelketa antolatu zuen Gure Etxeak. Eskualdeko emakume bikote batzuek hartu zuten parte norgehiagokan, tartean Necochea, Mar del Plata eta Tandil bertako ordezkariek.

Txapeldunak Pamela Calafate eta Marina Fulco (Gomazko Modalitatean) eta Belen Egusquiza eta Florencia Bazan (Nukleo Modalitatean) izan ziren; “hala ere, kirolari guztiek pasatu zuten une eder bat”, azpimarratzen dute antolatzaileek. Ikus argazkiak, hemen.

Datozen asteetan

Aurreratu bezala, eta nahiz eta urte hasiera bizi-bizia izan –aipatutakoaz gain, abesbatzaren eta dantza taldearen entseguak hasiak ziren eta euskara klaseak aste honetan hastekoak ziren– koronabirusa prebenitzeko gomendioei jarraituta Elkarteak bertan behera utzi ditu ekintza guztiak apirilera arte. 



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia