euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Basque Team-eko Aitor Francesenak Munduko Surf Egokituko Txapela lortu du Kaliforniako La Jollan

2020/03/15

Basque Team-eko Aitor Francesena, Surf Egokituan Munduko Txapeldun, Txapelketako jaun eta jabe izan ostean La Jollan
Basque Team-eko Aitor Francesena, Surf Egokituan Munduko Txapeldun, Txapelketako jaun eta jabe izan ostean La Jollan

PUBLIZITATEA

La Jolla, AEB. Francesena aise nagusitu zaie ostiral honetan Elias Ricardo Diel brasildarrari, Henry Martinez costarricarrari eta Joshua Loya estatubatuarrari. Suf Egokitutako 2019ko Mundu Txapelketa abenduan zen jokatzekoa, baina martxora aldatu behar izan zen. Itxaronaldiak ez du Francesena atsekabetu, eta sasoi ezin hobean iritsi da hitzordura. Zarauztarra 2016an ere izan zen Munduko Txapeldun, 2017an brontzea irabazi zuen eta 2018an laugarren bukatu zuen.


Aitor Francesenaren adierazpenak martxoaren 14an La Jollan Munduko Txapelketa irabazi eta gero

Glaukoma diagnostikatu zioten 14 urterekin Aitor Francesenari (Zarautz, 1970) eta eskuineko begia galdu zuen, ebakuntza ugariren ondoren. Hala ere, ez zion utzi surfa egiteari, bizimodu bihurtu arte. Aitzindaria izan da eta lehenengo eskola ireki zuen 1988an, Zarautzen. Estatuko lehen surf entrenatzailea izan zen, eta bere irakaskuntza metodoa gaur egun ere erabiltzen da. Besteak beste, Aritz Aranburu, Mario Azurza eta Axier Muniain entrenatu izan ditu, estatuko hautatzaile ere izan delarik.

2012an olatu batek jo eta ezkerreko begia txikitu zion, erabat itsu utziz. Ospitaletik atera eta hiru hilabetera pixkanaka berriro hasi zen surfean. Erabiltzen duen sistemari dagokionez, bere lagun Ibon Illarramendik uretara sartu aurretik dauden baldintzak azaltzen dizkio, gidatu egiten du, eta behin zutik jartzen denean, berak bakarrik maniobratzen du. Ibonek lagundu zion 2016ko abenduan La Jollan bertan Munduko Txapeldun atera zenean, baita 2017an ere brontzezko domina lortu zuenean.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia