euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Olavarriako Gizataldeen Batzordeko lehendakariorde izendatu dute Euskal Etxeko lehendakari Marisu Mendizabal

2020/03/16

Olavarriako (Buenos Aires probintzia) Gure Etxe Maiteako lehendakari Marisú Mendizábal
Olavarriako (Buenos Aires probintzia) Gure Etxe Maiteako lehendakari Marisú Mendizábal

PUBLIZITATEA

Olavarria, Argentina. Olavarriako Gure Etxe Maitea euskal etxeko lehendakaria eta FEVAko Zuzendaritza Batzordeko kide da Marisú Mendizabal euskaltzale ezaguna. Olavarriako lehenengo Gizataldeen Batzordea honela osatuta geratu da: lehendakari, Fernando Bugosen (elkarte libaniarra); lehendakariorde, Marisú Mendizábal (euskal etxea); idazkari, Alicia de Oliveira (elkarte portugaldarra); idazkariorde, Jesús Durán (elkarte venezuelarra); diruzain, Gustavo Parra (elkarte espainiarra); batzordekide: Miguel Scalchi (elkarte italiarra), Silvia Pondarré (elkarte frantsesa) eta Miguel Ortega (elkarte boliviarra). 

Hiriko lehenengo Gizataldeen Ordenantza onartu berria du Olavarriak eta bertan esaten denari segituz sortu da aurreneko Gizataldeen Batzorde hau, bertako gizatalde elkarteen koordinatzaile izan dadin eta euren arteko agenda komuna finkatuz, hor ordezkatuak dauden elkarteen lanen eta eurak sustatzen dituzten kulturen zabalkundea egitea xede.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia