euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Uruguai: Saltoko Euskaldunen Taldeak ‘Harriagueren Astea’ ekitaldiaren 2. edizioa egingo du apirilaren 13tik 19ra

2020/03/16

‘Harriagueren 2. Astea’ren antolakuntza bileran  ‘Tannat Exótic’ ardo sarituarekin topa egin zuten (argazkia EE)
‘Harriagueren 2. Astea’ren antolakuntza bileran ‘Tannat Exótic’ ardo sarituarekin topa egin zuten (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Salto, Uruguai. Harriague Sotoko Kudeaketa Batzordeak --Saltoko Alkatetza, Saltoko Euskal Etxea eta hiriko Ardo Ekoizleen Elkartea partaide-- ‘Harriagueren Bigarren Astea’ren data eta programa adosteko bilera egin du joan den astean. Festak Pascual Harriague (Hazparne, 1819 - Baiona, 1894) aitzindari euskalduna omentzea du helburu --gogora dezagun hazpandarra Saltoko ‘Harriague Upeltegi’aren sortzaile eta egun "Uruguaiko mahats nazionala" kontsideratua den Tannat-en sartzaile izan zela bertan-- eta “Espacio Cultural Bodega Harriague, Punto 0 del Tannat" izeneko proiektuaren barruan gauzatuko dute.

Ekimenaren bigarren edizio hau –lehenengoa iaz izan zen Harriague jaio zeneko bigarren mendeurrenean– apirilaren 13tik 19ra egingo da hainbat ekitaldi barne. Kirol aktibitateen artean, Paleta Txapelketa eta 'Korrika' bat egingo dituzte saltotarrek. Kultur ekintzen artean, berriz, ‘Ardo festa’ (sic) eta oraindik baieztatzeke dauden hitzaldi pare bat.

Antolakuntza bilera Euskal Etxean egin zen eta kopak altxatzeko momentuan bildutakoek Bertolini & Broglio Upeltegiko ‘Tannat Exótic’ izeneko ardoarekin egin zuten topa. “Bertolini & Broglio Upeltegiko arduradunak erabat sartuta daude proiektuan, eta euren ‘Tannat Exótic’ek sari bat jaso berria du Europan aurten, laugarren aldiz.

(datu hauek guztiak, egungo informazioaren arabera; aldaketarik bada, joango gara eguneratzen, oso litekeena baita)



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

  • Alboradak
    Juanmi
    Antzuola, Gipuzkoa
    2020/03/29
  • Aritz zarauztarra
    Miren Edurne
    Mexiko Hiria, Mexiko
    2020/03/27
  • Lehenbailehen
    Marta Fernandez
    Mexiko Hiria, Mexiko
    2020/03/19
  • Pena
    Pedro Irigoien
    San Frantzisko
    2020/03/13
  • Gogoan Bego
    Juan Mari Aranburu
    Donostia-San Sebastian
    2020/02/20

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia