euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Atzeratuta HABEk deitu berriak zituen EEtako ikasleek euskara maila egiaztatzeko probak Madril eta Bartzelonan

2020/03/17

Martxoaren 10eko EHAA buletinean argitaratutako deialdia
Martxoaren 10eko EHAA buletinean argitaratutako deialdia

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Deialdia joan den astean argitaratu zuen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA-EHAA) eta atzo, astelehena, egoera guztiak erabat baldintzatzen ari den osasun-alarmaren ondorioz, atzeratu egin behar izan zuen HABEk. Gogora dezagun deialdia HABEren eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko hitzarmen baten emaitza dela, eta helburu duela euskal etxeetako euskara ikasleek 2020ko ezohiko deialdian B1, B2 eta C1 gaitasun komunikatibo mailak egiaztatzea. Probak Madril eta Bartzelonako Euskal Etxeetan egitekoak dira, Kinku Zinkunegi koordinatzaile nagusi eta Ane Bastida (Madril) eta Jose Angel Odiaga (Bartzelona) arduradun.

Deialdiaren arabera HABEk aste honetan argitaratu behar zituen xehetasunak (besteak beste, egiaztapen-probak egiteko datak, matrikula-epea, onartutakoen zerrenda argitaratzeko data, probak egiteko datak eta emaitzak jakinaraztekoak), baina koronabirusaren osasun-krisiaren karietara, hori guztia atzeratu egingo da, HABEk www.habe.euskadi.eus webgunean adierazi duenez. Hona atzoko Ebazpen berria.

-Martxoaren 10eko EHAA buletinean argitaratutako deialdia



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

  • Zorionak
    Oskar eta Karol
    Brasil
    2020/04/04
  • Alboradak
    Juanmi
    Antzuola, Gipuzkoa
    2020/03/29
  • Aritz zarauztarra
    Miren Edurne
    Mexiko Hiria, Mexiko
    2020/03/27
  • Lehenbailehen
    Marta Fernandez
    Mexiko Hiria, Mexiko
    2020/03/19
  • Pena
    Pedro Irigoien
    San Frantzisko, Kalifornia
    2020/03/13

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia