euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zorionak, gure agiantza onenekin

2008/12/24

PUBLIZITATEA

Beste urte batez iritsi da Gabona, bihar Eguberria... Aukera ederra maite ditugunak bereziki gogoan hartu eta agiantza edo desiorik onenak bidaltzeko. Beste urtebete eta hemen segitzen dugu, irakurle. Urtebete emendatu diogu elkar ezagutuz daramagun denborari eta pozez ikusten dugu EuskalKultura.com-eko txokotik hazten doazela Euskal Herriari, munduko bazter guztietatik, bere seme-alabak eskaintzen ari zaizkion ekarpenak.

Donostia-San Sebastian. EuskalKultura.com-etik, aukera baliatu nahi dugu zure konfidantza eskertzeko, egunero-egunero sartzen uzten baikaituzu internet medio zure etxean, munduan euskalgintzan ari den hainbat jenderekin ahalegina eta eguneroko izerdi eta lorpen txiki eta handiak konpartitzeko.

Egokia izan daiteke honakoa bezalako egun batean ilusioaz hitz egitea. Izan ere, ilusioak, euskal Diasporaren alde 'hondar ale' bat ipintzeko nahiak ekarri gintuen hona eta butzatu gintuen proiektu hau abian jartzera. Beste hainbat alorretan gertatzen den bezala, euskalgintza --eta gure artean partikularzki Diasporako euskalgintza-- ilusiorik gabe ez baita ezer.

Ilusio eta freskotasun hori mantentzea, lantzea eta euskal komunitateen baitan biziaraztea da lanean jarri gaituen akuluetako bat. Euskal etxeek berek ,soilik euskal kultura konpartitu egiten dutenean, elkartasuna eta euren kideen giza balioak lantzen dituztenean eta inguruko gizarteari euren onena eskuzabal ematen diotenean hartzen dute egiazko esangura.

Gaurko egun honetan, irakurle, besarkada bero bat, aspaldiko adiskide garenez. Zorionak, eta gure agiantzarik onenak.

Joseba Etxarri
zuzendaria/director
EuskalKultura.com



Komentarioak

  • eskerrik asko

    Eskerrik asko zueri etengabe egiten ari zeraten lanarengaitik. Segi urte askoan hola. Eta eskerrik asko baita agiantza hitza erakusteagaitik, ez nuen ezagutzen eta

    Jon Fernandez, 2008/12/25 03:05

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia