euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gogoratu: irailaren 30ean bukatuko da epea Nevadako Unibertsitateko Euskal Idazkuntza Lehiaketan parte hartzeko

2021/09/22

PUBLIZITATEA

Reno, Nevada, AEB. Irailaren 30ean bukatuko da epea Nevada-Renoko Unibertsitateko CBS Euskal Ikasketarako Zentroak antolatutako 2021eko Euskal Idazkuntza Lehiaketara aurkeztu ahal izateko. Gogoratu lehiaketa honetara euskal gaia duten ingelesez idatzitako lan argitaragabeak eta argitaratze-bidean ez dauden lanak aurkez daitezkeela. Zer den euskal gaia? Euskaldunak, euskal kultura, euskaldunen bizitza munduan barrena edo lotura euskalduneko beste edozein gai izan daiteke. Epaia azaroan jakinaraziko da.

Lehiaketa Nevada-Renoko Unibertsitateko William A. Douglass Center for Basque Studies-ek eta Boise State University-ko (BSU) Basque Studies Program-ek batera antolatua da. Lanak jasotzeko epea datorren asteko osteguna da, irailaren 30a, 18:00ak direla Nevadako ordutegian

Sariak

-Lehen Saria: CBSko Argitaletxearen liburuetan 500 dolarreko txartela eta lana argitaratzeko kontsideratuko da
-Bigarren Saria: CBSko Argitaletxearen liburuetan 125 dolarreko txartela eta lana argitaratzeko kontsideratuko da
-Hirugarren Saria: Euskal literatura liburu sorta eta lana argitaratzeko kontsideratuko da

Araudia

-Aurkeztutako lanek originalak behar dute izan eta argitaragabeak
-Microsoft Worden idatziak eta 10.000 eta 100.000 hitz bitartekoak
-Lanak argi identifikatuta behar dira aurkeztu, eta entregatu kartazal edo email lagun dutela, egilearen izena eta kontaktubideekin. Lanean ez dira datu horiek adieraziko
-Aurkeztutako lanak ez dira bueltatuko. Mesedez kopiak bidali
-Generoa edozein izan daiteke, esaterako, baina adibide gisa bakarrik: literatura fikzioa, kontaketa labur bildumak, ezfikzio kreatiboa, memorioak, haur literatura...

Lanak basquestudies@gmail.com helbidera behar dira bidali; edo posta arruntez hona:

Center for Basque Studies
University of Nevada, Reno / MS 2322
1664 N. Virginia Street
Reno, NV 89557-2322

-Informazio gehiago hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia