euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Izaskun Kortazarrek bi hitzaldi emango ditu aste honetan Alacanten euskararen geroaz eta etorkizun erronkez

2021/09/21

PUBLIZITATEA

Alacant, Espainia. Alacant-eko Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskara irakasle Izaskun Kortazar Errekatxo bilbotarrak bi hitzaldi emango ditu aste honetan euskararen geroari buruz eta hizkuntza berreskuratzeak dakartzan erronkez, gaur bertan (gaztelaniaz) eta ostegunean (valentzieraz). Gaur, edukiera bete arte onartuko da jendea; ostegunerako, aldez aurretik behar da izena eman, alacant@acpv.cat helbidean edo 690 617 547 telefonoan

Asteartea, irailaren 21ean

Izenburua: ¿Tiene futuro el euskera? Los restos de una lengua minoritaria
Non: Fahrenheit 451, Café y libros (c/ Elda 18), a las 19:00 horas

Osteguna, irailaren 23an

Izenburua: La recuperació de l'èuscar: reptes de futur
Non: Seu Universitària d'Alacant-eko Sala Miguel Hernández-en (Av. Ramón y Cajal 4, Alacant)
Ordua: 19:00etan

Gogora dezagun Alacanteko Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasle den Izaskun Kortazar Errekatxo bilbotarra hizkuntzen irakaskuntzan eskarmentu handia duen pertsona dela. Euskal Filologian lizentziatua eta baita Espainiar Literaturan eta Ingelesaren Irakaskuntzan. Euskara, gaztelania, ingelesa, portugesa eta azken urteotan katalana ere ikasi eta menperatzen ditu. Hogei bat urte zituela euskaldundua, euskara irakasle izan da Euskal Herrian eta euskara eta gaztelania irakatsi ditu Estatu Batuetan. Estatu Batuetan, Brasilen eta Hego Ameriketan ibilia, ongi ezagutzen du euskal etxeetako euskara irakaskuntzaren mundua. Estatu Batuetako NABO euskal etxeen federazioko euskara koordinatzaile izana, Alacanten bizi da gaur egun, bertan lanpostua aterata Hizkuntza Eskola Ofizialean.

- Izaskun Kortazar Linkedin-en
-Facebook-en
-https://izaskunkortazar.wordpress.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia