euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Fractal gogoeta aldizkari mexikarrak ETA ondoko Euskadiri buruzko monografikoa plazaratu du

2013/04/15

Fractal gogoeta aldizkari mexikarraren azala
Fractal gogoeta aldizkari mexikarraren azala

PUBLIZITATEA

Ekitaldi berezia egingo da bihar Mexiko DFko Euskal Etxean; izan ere, bertan aurkeztuko da Fractal aldizkariaren azken zenbakia. Gogoeta hiruhilabetekari mexikar honek ETAren ondoko Euskal Herriari buruzko ale monografikoa plazaratu du eta euskal elkartea aukeratu du berau ezagutzera emateko gune aproposena bezala. Aurkezpenean aldizkariaren zuzendari Ilan Semo eta ale honen koordinatzaile Joseba Buj izango dira, besteak beste.

Mexiko DF, Mexiko. Fractal aldizkari mexikarra 1996ean sortu zen eta hamazazpi urte daramatza filosofia, historia, literatura, poesia, entsegua eta hausnarketa politikoari buruzko artikuluak plazaratzen, era independientean. Arduradunek azaldu dutenez, aldizkariak ez dago inongo erakunderen menpe.

Fractalen azken aleak "Euskadi después de ETA" izenburua du eta gai honi buruzko ekarpen monografikoa da. Bertan entseguak, erresistentziari buruzko olerkiak, soziologia alorreko euskal gizartearen azterketa eta literatura eta gatazkaren arteko harremanari buruzko artikulu bat irakur daitezke, besteak beste. Euskal politikaren ikuspuntu desberdinak aztertzea eta ETAren amaierak ireki dezakeen aro berria nolakoa izan daitekeen hausnartzea dira ale honen helburuak, beti ere aldizkaritik beretik adierazi zaigunez.

Aurkezpena bihar bertan egingo da, Mexikoko Euskal Etxearen egoitzan (Aristoteles 239, Col. Polanco), arratsaldeko 19:30tan. Ekitaldian izango dira, besteak beste, aldizkariaren zuzendari Ilan Semo eta ale honen koordinatzaile berezia, Joseba Buj.

Ekitaldian parte hartu nahi dutenek informazio gehiago eskura dezakete e-maila idatziz Euskal Etxera, hona: Centrovasco.euskaletxea@gmail.com.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia