euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Fang Xiao irakaslearen 'Gizarte klase berriak Txinan' hitzaldiaz bukatuko dira gaur EuskadiAsia jardunaldiak

2009/10/30

III. Kultur Jardunaldien kartela
III. Kultur Jardunaldien kartela

PUBLIZITATEA

Gaur azken eguna, Ekialdearen Ikerketarako Euskal Elkarteak bultzatutako III. Kultur Jardunaldiei dagokienez. Astearte, asteazken eta ostegunean, gai ugari jorratu dira hizlari ezberdinen eskutik. Gaur, lehenik, Errepublika Txinatarraren historia aztertuko da, eta ondoren Fang Xiao-k Txinako klase sozial ezberdinen inguruko hitzaldian, aurtengo EuskadiAsia jardunaldiak itxiko ditu.

Bilbo, Bizkaia. Urriaren 27tik 30era Bilboko 'Yhon' Jauregian ospatu izan diren EuskadiAsia kultur jardunaldiak euren azkeneko egunera iritsi dira. Ekimen honen lehentasunezko helburua, Ekialde urruneko gizarteko kultur errealitateari buruz dibulgaziozko lana aurkeztea izan da. 2009ko jardunaldiotan, Txinaren unibertsoa aztertzeaz eta azaltzeaz arduratu dira, azken urte hauetan bertako egoera ekonomikoa eta geopolitikoa azkar aldatzen ari denez eta munduan duen papera gero eta garrantzitsuagoa denez, gai mamitsu eta interesgarria iruditu zaielako. Honela, Erdialdeko Herriaren errealitate konplexura hurbiltzeko, nahiz eta oso gainetik begiratu, gaien aniztasuna islatzen duen hitzaldien egitaraua antolatu dute.

Azken astearte, asteazken eta ostegunean arlo eta eremu profesional ezberdinetako hizlari ugari bildu dituzte. Asteartean, 'Cine-Asia' aldizkariaren fundatzailekide den Enrique Garcelán kazetariak, zinema asiarraren inguruan hitzaldi interesgarria eman zuen. Asteazkenean berriz, UNEDeko Seminario Confucioko zuzendariak, Vicente Huicik, denboran, espazioan eta historian zehar pentsamendu tradizional txinatarraren nondik norakoak azaldu zituen. Ostegunean, Carlos H Sierrak, Erresuma Batuan 'Keele' Unibertsitateko irakasle denak, medikuntza txinatar tradizionalean sakondu eta gero, EuskadiAsiako Zientzia eta Teknologia eremuko arduradun nagusiak, Santiago S. Hernandok, zientzia eta teknologia txinatarren inguruan jardun zuen.

Jardunaldien bukaera erakargarria

Txinako errealitate konplexua, ekialdetik datozen eskema aurre-pentsatuetara ez da egokitzen. Txinak azken 60 urte hauetan aurre egin behar izan dituen erronka politiko-sozialak ezinbestekoak dira gaur egungo sistema politiko eta sozialak hobeto ulertzeko. Politika txinatarra xehetasunez aztertuko du gaur Txente Rekondok, Nazioarteko Analisiaren Euskal-Kabineteko kide denak, 19:00tan.

Azkeneko hitzaldia, 'Gizarte klase berriak Txinan' izenpean, Fang Xiao-k, 'Lu Xun' Ikasketa Txinatarren Zentruko presidenteak emango du, 19:40tan: Txinako klase sozialen borrokaren hastapenak eta zergatiak azaltzen saiatu da Xiao. Izan ere, txinatarrak orain dela ez hainbeste, egoera berri bat nabaritzen hasi ziren, geografikoki batzuen eta besteen irabazi ekonomikoen arteko ezberdintasuna oso handia zenean, eta hirietako kaleetan jende txiroek gizartearen atentzioa piztu zutenean. Aberatsen eta behartsuen arteko ezberdintasun sozialak, historia barruan arazo larriak eman dizkio Txinari. Konfliktu horri konponbideak bilatzen saiatuz bukatuko dira III. Kultur Jardunaldiak.




« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia