euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritza partaide Diasporaren Foro Globala egingo da gaur eta bihar Dublinen

2013/05/14

Dublinek hartuko du gaur eta etzi Diasporaren Foro Globala
Dublinek hartuko du gaur eta etzi Diasporaren Foro Globala

PUBLIZITATEA

Dublinen da Eusko Jaurlaritzaren Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, Asier Vallejo, Diasporaren Foro Globalean parte hartzeko. Gaur eta bihar egingo dira foroaren lan-saioak eta Vallejok zenbait lantegi eta elkarretaratzetan parte hartuko du. Foro hau AEBetan jaio bazen ere, mundura zabaldu da eta aurten Irlandak bilduko du Europako atala. Mintegia diasporako komunitateei zuzenduriko topagunea da eta diaspora eta sektore pribatu, erakunde publiko eta gizartearen artean harremanak sortzea du helburu.

Dublin, Irlanda. Asier Vallejo Itsaso, Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, Dublinen da gaur eta bihar, bertan egingo den Diasporari buruzko Foro Orokorraren Europako atalean parte hartzeko. 

Estatu Batuetako Estatu Departamentuak sustatuta sortu zen foro hau Washingtonen eta Dublinen egingo da aurten.

Eusko Jaurlaritzak aditzera eman duenez, Diasporari buruzko Foro Orokorra, gai horren gainean dagoen munduko topaketarik garrantzitsuena da eta, horrez gain, "berebiziko balioa du ideien trukerako, baita ere Diasporen eta haien jatorrizko herrien arten loturak ezartzeko".

-Global Diaspora Forum ekimenaren webgunea, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia