euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak rapa nui eta Txileko beste hizkuntzak biziberritzeko akordioa sinatu du bertako Gobernuarekin

2007/08/03

Lorea Bilbao (Hizkuntza Politikarako aholkularia), Wilson Reyes (CONADIko zuzendaria), Patxi Baztarrika sailburuordea, Petero Edmunds (Pascuako irlako alkatea) eta Jon Erdozia (Eusko Jaurlaritzako ordezkaria Txilen), Pascuako uharteko Ilustre Municipalida
Lorea Bilbao (Hizkuntza Politikarako aholkularia), Wilson Reyes (CONADIko zuzendaria), Patxi Baztarrika sailburuordea, Petero Edmunds (Pascuako irlako alkatea) eta Jon Erdozia (Eusko Jaurlaritzako ordezkaria Txilen), Pascuako uharteko Ilustre Municipalida

PUBLIZITATEA

Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Lorea Bilbao, Hizkuntza Politikarako aholkularia, eta Jon Erdozia, Txileko Euskadiko ordezkaria, izan dira Pazko Uhartea bisitatu duen euskal ordezkaritzako kideak. Euren egonaldian bertako agintariekin eta irlako rapa nui hizkuntza biziberritzeko arduradunekin bildu ziren. Bileretan hizkuntza arlorako lankidetza hitzarmena adostu zuten CONADIrekin, Txileko hizkuntzen biziberritzea bultzatzen duen erakundearekin. Horrela, euskararen esperientzia beste hizkuntza batzuk berrindartzeko eredua izango da, horien artean rapa nui hizkuntza.
Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Lorea Bilbao Hizkuntza Politikarako aholkularia Pazko uhartean izan dira egunotan, Txiletik 3.526 kilometrotara dagoen lurralde honetako agintari eta hizkuntz politika arduradunekin bildu asmoz. Txikia izanik ere Pazko uhartea ezaguna da munduan, batez ere irlako hainbat gunetan aurki daitezkeen moai, edo eskultura erraldoi misteriotsuengatik. Egun turismoa da irlako ekonomiaren motorea, baina bertakoek euren kultura babestu eta bultzatu nahi dute. Azken urteotan rapa nui hizkuntza biziberritzeko ahaleginetan ari dira.

Arlo honetan kokatzen da Eusko Jaurlaritzaren ekarpena eta Patxi Baztarrika eta Lorea Bilbao Pazko uharteko alkatearekin (Petero Edmunds) eta Txileko gobernuan hizkuntza indigenen ardura duten ordezkariekin (Wilson Reyes, CONADI, Herri Indigenen Garapenerako Korporazioko zuzendari nagusia) bildu dira. Besteak beste euskara biziberritze prozesuan hartutako eskarmentua eta hainbat lan ildoen aplikagarritasuna rapa nui hizkuntza biziberritzeko aztertu dute Pazko uharteko Rapa Nui Kultura eta Hizkuntzarako sailarekin eta uharteko CONADIko buruekin.

Horren harira, Patxi Baztarrikak eta CONADIko zuzendari nagusiak Eusko Jaurlaritzaren eta Txileko gobernuan herri indigenen garapenaz ardura duen CONADI erakundearen arteko elkarlan hitzarmena finkatu dute. Berau 2005ean Eusko Jaurlaritzak eta Txileko gobernuak izenpetu zuten elkarlan memorandumaren bidetik dator. Halaber, udazken honetan, CONADIko ordezkariek bisitaldi bat egingo dute Euskal Herrira euskalduntze prozesuan hartutako esperientzia bertatik bertara ezagutzeko.


Lotura interesgarriak

Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila
www.euskadi.net

Sebastián Englert Museo Antropologikoa, Pazko uhartea
www.museorapanui.cl

Baztarrika sailburuordeak bira amerikarrari ekin dio Kolonbian
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko uztailaren 24an

Jon Erdozia, Txileko Euskadiko ordezkariarekin elkarrizketa
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko urtarrilaren 17an


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia