euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak kanpoko euskal gizataldeen eta euskal etxeen eremuan espezializatzeko beken deialdia egin du

2008/11/05

Lehendakaritzaren eraikina, Gasteizen
Lehendakaritzaren eraikina, Gasteizen

PUBLIZITATEA

Diasporari buruz ikasi eta atzerriko euskal kolektibitateen arloan espezialdu nahi duten pertsonek aukera on bat dute Eusko Jaurlaritzak deitu berri dituen hiru beka hauekin. Eskabideak Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian aurkeztu behar dira eta aurkezteko epea abenduaren 1ean bukatuko da. Bekak urte beteko iraupena izango du eta dotazioa 15.900 eurotakoa izango da. Bekadunek beraien eginkizunak honek Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren bulegoetan egingo dituzte.

Vitoria-Gasteiz.Eusko Jaurlaritzak Kanpo Harremanetan eta Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan espezializatzeko 3 beka eskatzeko epea ireki du. Bekadunek beraien eginkizunak Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian aurrera eramango dituzte eta beka bakoitzaren dotazioa 15.900 eurotakoa izango da. Zenbateko honek dagokion atxikipen fiskala izango du.

Beken ordainketa hiru epetan egingo da. Lehena beka onartu ondoren egingo da eta emandako dirulaguntzaren % 50ekoa izango da. Bigarren ordainketa beka jasotzen denetik 4 hilabetera egingo da eta zenbatekoa emandako dirulaguntzaren % 35a izango da. Hirugarren eta azkena  programa bukatzen denean egingo da, bekadunak igarotako prestakuntza hilabeteen txostena bidali ondoren eta aprobetxamendua ziurtatzen duen Kanpoko Euskal Gizataldeen zuzendaritzaren txostenaren ondoren.

Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 1ean itxiko da. Eskaerak helbide honetara bidaliko beharko dira:

Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia
Lehendakaritza
Nafarroa kalea, 2
01007 Vitoria-Gasteiz


Lotura interesgarriak

2008ko deialdiaren oinarriak eta inprimakiak
www.euskadi.net

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza
www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia