euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak kanpoko gizatalde eta euskal etxeen eremuan 3 espezializazio beken deialdia egin du

2007/08/08

Lehendakaritzaren eraikina, Gazteizen
Lehendakaritzaren eraikina, Gazteizen

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzak kanpoko gizatalde eta euskal etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko beken deialdia egin du, Lehendakaritzaren idazkari nagusiaren bidez. Aukeratutako bekadunek Kanpo Harremanetarako Idazkaritzan egingo dute eta beka bakoitzarengatik jasoko duten diru kopurua 15.450 eurotakoa izango da. Eskabideak aurkezteko epea irailaren 13an itxiko da.
Eusko Jaurlaritzak, 2007ko uztailaren 17ko ebazpenean, hiru beken deialdia egin du, Kanpoko Euskal Gizatalde eta Euskal Etxeen eremuan pertsonen espezializazioa bultzatzeko. Bekadunak Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren esparruan arituko dira lanean. Beka bakoitzak duen diru ditazioa 15.450 eurotakoa izango da, zenbateko honek dagokion atxikipen fiskala izango duelarik. Ordainketa zaitikatuta egingo da.

Beka hauek eskuratu nahi dituztenek 221/2003 Dekretuan eskatzen diren betekizunak betetzen beharko dituzte. Eskabideak irailaren 13a bitartean aukeztu ditzazkete honoko helbidean: Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia, Lehendakaritza, Nafarroa kalea, _ 01007 Vitoria-Gasteiz.

Bekadunak aukeratuko dituen batzordea honoko kideek osatuko dute: Iñaki Aguirre Arizmendi jauna, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia; berau izango da batzordeburu; Josu Legarreta Bilbao jauna, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendaria; Mikel Burzako Samper jauna, Kanpo Harremanetarako zuzendaria eta Andoni Martin Arce jauna, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko goi-teknikaria; batzordeko idazkaria izango da; hitza izango du, baina botorik ez.


Lotura interesgarriak

Deialdiaren oinarriak
www.euskadi.net

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza
www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia