euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskarazko iragarki laburrak sarean edo paperean ipini dahi dituenak bertan du Iragarkilaburrak.com ataria

2008/11/03

www.iragarkilaburrak.com-eko arduradunak, aurkezpen egunean.
www.iragarkilaburrak.com-eko arduradunak, aurkezpen egunean.

PUBLIZITATEA

Saldu, erosi, alokatu, eman, lana eskatu, lana eskaini, bidaiatu... edozer gauza eskaini edota eskatzeko tartea zabalik da Iragarkilaburrak.com webgunean. EKTko 'Bertako Hedabideak SL' da proiektuaren sustatzaile nagusia, eta egitasmoa gauzatzeko hitzarmenak sinatu ditu Euskal Herriko hainbat herri komunikabiderekin, iragarkiei paperean zein interneten ahalik eta zabalkunde handiena ematearren. Sarean iragarkiak doan ezarri daitezke, paperezkoan ere bai, saldu edo alokairuan jartzeko iragarkiak izan ezik. Diasporako euskaldunentzat ere irekia dago ataria.

Donostia, Gipuzkoa. Gauzak euskaraz saldu edo erosi nahi dituenak badu sarean nora jo. Ekainaren 13tik sarean eta ekainaren 20tik paperean, kalean dira euskarazko iragarki merkeak biltzen dituzten Euskal Herri mailako bi euskarriak. Gaztelerazko publizitateari begiratuz aurkitzen zen hutsunea betetzera dator. Doakoa da eta sareko edozein erabiltzaileri dago zuzendua. Erregistratzea baizik ez du eskatzen. Edonorentzat irekia dago ataria, edozer gauza saldu, alokatu erosi, eskatu edo eskaintzeko.

EKTko Bertako Hedabideak SL da proiektuaren sustatzaile nagusia, eta egitasmoa gauzatzeko hitzarmenak sinatu ditu hainbat herri komunikabiderekin, iragarkiei ahalik eta zabalkunde handiena ematearren. Iragarkien mundua interneten gero eta gehiago hedatzen ari dela ikusita, egitasmoa sortzeko une egokia zela uste du Berria egunkaria ateratzen duen enpresak. Izan ere, iragarki laburron paperezko bertsioa astero ateratzen da Berria-rekin batera, barruko orrialdeetan txertatuta. Horrekin batera Euskal Herriko hainbat herri aldizkarietan ere ateratzen da, baita hainbat eskualdeetako Hitza egunkariekin ere.

Iragarkiak jartzea doan da, zerbait saltzerakoan edota alokatzerakoan izan ezik. Salbuespen horrekin, atariko iragarki guztiak doan argitaratuko dira paperean. Era horretan, beste helburu bat ere beteko du egitasmoak: euskarazko komunikabideentzat diru iturriak areagotzea. Herri atariek lortutako publizitatearen dirua, atari nagusian egonik ere, eurentzat izango da.

Lotura interesgarriak

Elimenaren webgunea
www.iragarkilaburrak.com

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia