euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskararen suspertzea eta hizkuntza indigenak hizpide gaur eta bihar Massachusetts-en William Douglass Katedran

2019/10/28

University of Massachusetts Amherst-eko William A. Douglass Euskal Ikasketa Katedra, 2016ko irailean estreinatu zen UMass Amherst eta Etxepare Euskal Institutuaren eskutik
University of Massachusetts Amherst-eko William A. Douglass Euskal Ikasketa Katedra, 2016ko irailean estreinatu zen UMass Amherst eta Etxepare Euskal Institutuaren eskutik

PUBLIZITATEA

Amherst, AEB. Ane Ortega Etcheverry soziologo eta hizkuntzalari aditua irakasle gonbidatu, Katedra gaur eta bihar, urriaren 28 eta 29an, egikarituko da, "euskararen erabileraren suspertze-estrategiak" eta "hizkuntza indigenekin egindako elkarlana" aztergai. Gaurkoan,  hitzaldi irekia eskainiko du Ortegak unibertsitatean Promoting New Speakers of Basque: Design, Benefits and Challenges of an Action Research Approach (Euskararen erabilera sustatzen: akzio ikerketa ikuspegi baten diseinua, abantailak eta erronkak) izenpean, hainbat unibertsitate-ikaslek euskararen erabilera suspertzeko asmoz egindako ikerketa kolektibo bat aurkezturik, erabili zuten metodologia, egin zituzten behaketak eta jarritako erronkak azalduz.

Bihar, ostera, master eta doktoradutza ikasleei zuzendutako seminario itxi bat eskainiko du, gehienez 20 pertsonakoa. Aurten Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Urtea dela probestuz, hizkuntza indigenek bizirauteko dituzten zailtasunei buruz mintzatuko da, eta Kolonbiako Nasa komunitate indigenarekin Ortegak berak euren Yuwe hizkuntza berpizteko lanetan zortzi urtez egindako jarduna azalduko du.

Ane Ortega Etcheverry Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakasle da Bilbon. Espainiar filologian graduduna, Itzulpengintzan masterra eta Soziolinguistikan doktoradutza ere baditu, eta hizkuntza gutxituen arloan espezializatu da batik bat. Euskararen elebitasuna aztertzen duen UPV/EHUko ELEBILAB ikerketa taldeko kide da eta, horrez gain, Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraren parte da, eta bertako hainbat proiektu garatu ditu.

William A. Douglass Euskal Ikasketen Katedra 2016ko irailean inauguratu zen AEBetako UMass (University of Massachusetts) Amherst unibertsitatean William A. Douglass beraren inaugurazio-hitzaldiarekin, Etxepare Euskal Institutuaren eskutik.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia