euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrakastaz ospatu dute Valladoliden 2019ko Euskal Jaia, Elgoibarko dantzariak eta Sustrai Akordeoi Taldea partaide

2019/10/25

PUBLIZITATEA

Valladolid, Espainia. Hiriko Gure Txoko Euskal Etxeak antolatzen duen urteroko euskal agerpen hau joan den asteburuan egin zen Valladoliden, aurtengoan euskal elkarteak 36 urte betetzen dituela. Saioak larunbatean hasi ziren, arratsaldeko seietan Valladolideko Katedralean egindako meza batekin, bertan Gure Txokoko Abesbatza kantari, Javier Frontela maisuaren gidaritzapean.

Meza ostean, bertako euskaldunen eta Euskal Herritik gonbidatutakoen kontzertuaren txanda ekarri zuen egitarauak, hor aritu zirelarik Elgoibarko Sustrai Akordeoi Taldea, Maite Janeiro zuzendari; eta Gure Txokoko Abesbatza bera, Elgoibarko Haritz Dantza Taldeko kideekin batera.


Haritz Dantza Talde elgoibartarraren kalejira eta dantza erakustaldia 2019ko Euskal Jaian

"Igandean Plaza Nagusira urten ginen eta, handik kalejira bat egin genuen inguruko kaleetan zehar, gure moduak eta gure kulturaren zati bat bertan erakusteko", laburbildu dio EuskalKultura.eus-i Sonia Hernandez Albistegui Gure Txokoko lehendakariak.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia