euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

National Geographic aldizkariaren artikulua: "Nola bilakatu ziren euskaldunak Espainia barneko autonomi-erkidego bat"

2019/10/28

National Geographic-ek 2019ko urriaren 24an argitara emaniko artikulua
National Geographic-ek 2019ko urriaren 24an argitara emaniko artikulua

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Egiari zor, aldizkari prestigiotsua da mundu mailan National Geographic eta, proposatzen duenaz haratago, artikulu honek ez dio gure ustez ohore egiten prestigio, rigore eta sendotasun ildo horri, baina National Geographic-ek argitaratu duenez, zabalkunde maila bat izango du eta karia horretara ekarri nahi izan dugu hona. Artikulua Erin Blakemore izeneko batek sinatzen du eta joan den ostegunean eman zen argitara "How the Basques became an autonomous community within Spain" (Nola bilakatu ziren euskaldunak Espainia barneko autonomi-erkidego bat) izenburuarekin, "The centuries-long struggle for Basque independence may set an example for similar groups in the country" (Euskal independentziaren aldeko mendeetako borroka adibidea izan daiteke antzeko taldeentzat herrialdean) azpititulupean, Kataluniak bizi duen egoeraren testuinguruan.

Hemen irakur dezakezu artikulua.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia