euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Euskara Munduan'en Nazioarteko Taldeak beste urrats bat eman du bukatu berria den barnetegian

2010/02/08

Barnetegian parte hartu zuen ikasle eta irakasle taldea
Barnetegian parte hartu zuen ikasle eta irakasle taldea

PUBLIZITATEA

2008tik 2011ra finkatuta dagoen ikasaldiaren erdian daude Hego Ameriketako euskara ikasle/irakasleak eta programaren arduradunen arabera, "oso momentu garrantzitsuan". "Giroa, klaseetan zein klaseetatik kanpo, ezin hobea da eta nabaria da taldea sendotzen ari dela". 2010eko ikastaro trinko hau –'Udako barnetegia', Hegoamerikan esaten zaion bezala– iaz Montevideon sasoi berean gauzatu zenaren esperientzia ona errepikatzeko asmoz egin da. Hortaz, anfitrioiak harro daude klaseak eta ikasleriaren egonaldia denen gustukoa eta probetxukoa izan delako.

Montevideo, Uruguai. Uruguaiko Euskal Federazioak (FIVU), Argentinakoak (FEVA) eta HABEk, Eusko Jaurlaritzaren euskalduntze erakundeak berriz ere euren indarrak batu dituzte 'Euskara Munduan' programa bultzatzen jarraitzeko. Proiektuaren emaitzak bistan daude honez gero: alde batetik, trebatzen ari diren irakasleek gero eta engaiamendu gehiago daukate euskara eta euskal kulturarekin; beste alde batetik, gero eta euskara ikasle gehiago daude Diasporan zehar.

Bi asteko ikastaroan bost herrialdetako 23 neska-mutilen partaide bildu dute: Argentinakoak (Azul, Cordoba, Coronel Pringles, Chivilcoy, Rio Cuarto, Rosario, Saladillo, Trenque Lauquen eta Viedma hirikoak), Brasilgoak (Sao Paulo hirikoak), Kolonbiakoak (Bogota eta Medellin hirikoak), Txilekoak (Santiago eta, Valparaisokoak) eta Uruguaikoak (Montevideo bertakoak).

Azpimarratzekoa da hau dena ez zela posible izango aipatutako instituzio eta programaren irakasleen elkarlanik gabe. Izan ere, eskolak emateko eta antolatzeko ardura HABEko teknikaria Kinku Zinkunegik, internet bidezko ikastaroaz arduratzen den Jon Urdangarinek, FEVAko idazkaria den Gabriela Mendiak eta Leonat Egiazabal irakasle montevideotarrak partekatu dute . Eurekin batera, Enrique Pointtevin eta Miren Saralegui uruguaitarrek laguntza handia eskaini diote talde osoari.

2010ko Udako barnetegia 1

[Euskara ikasle eta irakasleak dantza klaseak hartzen Maite Bengoaren eskutik]

Baina ikastaro honetan, aurrekoetan bezala, klaseetara joatea eta ikastea ez dira ekintza bakarrak izan. Euskaran murgiltzeko eta euskaraz bizi ahal izateko helburua duen elkartze honetan, ikasleak euskal etxekoekin batera euskal dantzez (Maite Bengoa Haize Hegoa-ko lehendakariaren eskutik) eta musikaz (Noe Fernandez eta Leonat Egiazabal) gozatu ahal izan dute. Aldi berean, barnetegiaren testuinguruan eta etorkizunari begira Felipe Eiheragibel FEVAko lehendakariak Euskara Munduan programaren plangintza antolatzeko bilera batean hartu zuen parte.

Lotura interesgarriak

Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxea (FIVUko partaide)
www.haizehegoa.org

Argentinako FEVA
www.fevaonline.org.ar

HABE, Eusko Jaurlaritzaren euskalduntze erakundea
www.habe.org



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia