euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara Munduan: FEVAk eta Etxeparek C1 maila egiaztatzeko probak iragarri dituzte 2022ko uztailerako Argentinan

2021/07/21

2019ko Neguko Barnetegia Buenos Airesen, egiaztatzeko probak egin aurretik
2019ko Neguko Barnetegia Buenos Airesen, egiaztatzeko probak egin aurretik

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Berria FEVAren azken bileran konfirmatu dute eta Arantxa Anitua FEVAko lehendakariaren esanetan, ikasle-irakasle asko itxaroten ari ziren eskabide bati erantzuten dio. “Etxepare Euskal Institutuak kudeatzen duen Euskara Munduan programan ahalegin handiak egiten dute ikasleek. Eta esfortzu horrek bere fruitua izatea nahi genuke. C1 euskara maila egiaztatzeko probak egiteko aukera izatea ametsa da euskara irakasle aritzen diren askorentzat eta merezi dute aukera hori”, adierazi dio, baikor, Anituak EuskalKultura.eus-i.

Izan ere, datorren irailean online ikastaro bat jarriko dute martxan (Europako Hizkuntzen Erreferentzia Marko Bateratuko) C1 mailako edukiak lantzeko. Honek esan nahi du ikastaroa egingo duten ikasle-irakasleek B2 maila izan behar dutela taldean sartzeko. Kurtsoa 2022ko uztailean Buenos Airesen egingo diren egiaztatzeko probei begira egingo da.  

Oraindik puntu batzuk zehaztu behar badira ere, Anituak azaltzen du 15-20 lbat agunek hartuko dutela parte trebakuntza programan. Haietako batzuek 2019ko uztailean egindako maila egiaztatzeko probekin amaitu zuten euren euskalduntze prozesua; beste batzuk, berriz, aurten, urtarril-otsailean Maizpide Barnetegian egindako egonaldiarekin; eta beste batzuk aurreagoko taldeetakoak izan daitezke, beti ere C1 maila prestatzeko behar diren edukiak menperatzen badituzte.

“Gu FEVAn eta baita Etxepare Euskal Institutuan ere oso pozik gaude honek dakarren urratsarekin. Apustu handia da, baina Euskara Munduan programako arduradun Kinku Zinkunegik eta FEVAk bagenekin egin nahi genuen zerbait zela eta azkenean lortu dugu”, diosku Anituak; “Zalantzarik gabe, honek asko lagunduko digu daukagun irakasleen harrobia are gehiago trebatu eta hobetzen", bukatu du.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia