euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Euskara Munduan’: Argentina, Uruguai eta Txileko 17 irakaslek 2 hileko barnetegia hasiko dute Lazkaon urtarrilean

2020/12/31

Urtarrilaren 11ean hasiko du barnetegia Diasporako irakasle taldeak (arg Gareth-howtogetfluent.com)
Urtarrilaren 11ean hasiko du barnetegia Diasporako irakasle taldeak (arg Gareth-howtogetfluent.com)

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Munduko euskal gizataldeen baitan euskara irakasleak trebatzeaz gain, irakasle hauek hizkuntza mailari eusteaz ere arduratzen da Etxepare Euskal Institutua. Eta aukera eskaintzen die euskararen bateria Euskal Herriko testuinguru euskaldunean kargatzeko. Egun gutxi barru, FEVA lankide, 2019ko uztailean Buenos Airesen euskara maila egiaztatzeko azterketak egin zituen taldea Euskal Herrira abiatuko da Lazkaoko Maizpide Barnetegian ikastaro trinkoa egitera. Urtarrilaren 9an abiatuko dira euren herrietatik, 10ean heldu eta 11an, astelehena, hasiko dute barnetegia. 13 Argentinakoak dira, 3 Uruguaikoak eta bakarra Txilekoa.

“Urrutiko prestakuntza bukatuta, azken ‘txanpa’ Euskal Herrian egingo dute; ikastaro trinkoak Maizpide euskaltegian egingo dituzte, pandemiagatiko osasun neurri guztiak errespetatuta, noski”, azaldu dio EuskalKultura.eus-i 'Euskara Munduan' programako koordinatzaile Kinku Zinkunegik. "Kontuan izan behar dugu ikasle hauetako askok duten euskara maila euskararen herrialdetik 10.000 kilometrotara lortu dutela. Horregatik helburua da prozesua bukatzea euskararen eremuan murgilduz”. 

Bizi dugun pandemia egoera honetan bidaia antolatzea ez dela gauza xinplea izaten ari aipatu digu Zinkunegik. Hala ere, gaurko egunez segurtatuta dagoen programaren arabera, partaideak urtarrilaren 10ean iritsiko dira Bilbora.

Zorte on, taldea!



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia