euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urte Berri On!

2021/01/01

EuskalKultura.eus-en aurtengo Eguberri postala
EuskalKultura.eus-en aurtengo Eguberri postala

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Urte Berri On, irakurle! Har itzazu gure agiantza eta desio onenak, bereziki 2020 urte malapartatu hau atzean utzi dugularik eta pandemiak eragindako egoera hobera egiten joango denaren esperantzan. Aurrera egite eta normaltze horretan bidelagun izaten saiatuko gara, gure lokarri eta zabalkunde lanak ahal eta hobekin betez, gure hizkuntza eta kulturaren eta Euskal Herriko eta bere diasporako herrikideen zerbitzuan. Horrek mugitzen gaitu interneten duela 20 urtedanik.

Izan ere, 2021 honetan gure proiektu apal eta xehe honek, hondartzari bere ekarria egiten enseatzen den hondar-ale honek 20 urte beteko ditu aurten. Eta ez dugu data hain esanguratsua besterik gabe pasatzen utzi nahi, 20 urte ez baitira ezdeusa, hare gutxiago interneten, non proiektuak abiatu eta bertan behera geratzen diren etengabe. Hamaika ekimen ikusi ditugu urteotan jaiotzen eta ahitzen denbora gutxira, gureak, "euskal kaskagorkeria", engaiamendu eta ahalegin militante hutsez, ez modu errazean, baina aurrera egiten joan den bitartean. Mintzatuko gara horri buruz urtean zehar.

Oraingoan tokatzen dena agiantzak eta esker onak dira, eta agiantza horiekin bat doan ahaleginean bidelagun eta euskarri izatea, sustatzaile, Diasporarekiko daukagun konpromisoarekin modu konsistentean. Eskerrik asko, irakurle, munduko euskaldun eta euskaltzale, elkarren bidelagun izateagatik, ahalegin partekatu honetan. Elkartuta eta indarrak metatuz eta elkarri lagunduz lortuko baitugu etor dakigukeen edozerri aurre egitea. Baietz!

Urte Berri On!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia