euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Errugbia: Aviron Bayonnais-ek kontratua berritu dio beste urtebetez Mariano Galarza euskal jatorriko argentinarrari

2021/01/04

Mario Galarza eta Aviron Bayonnais-ko lehendakari Yannick Bru euskal taldeko elastikoarekin
Mario Galarza eta Aviron Bayonnais-ko lehendakari Yannick Bru euskal taldeko elastikoarekin

PUBLIZITATEA

Baiona, Lapurdi. Buenos Airesen probintziako 25 de Mayo herrian jaioa, 34 urteko jokalari argentinarrak bigarren denboraldia du euskal taldean, eta 2020 urtearen amaierarekin batera iragarri du Aviron Bayonnaisek kontratua beste urtebetez luzatuko diola., Bigarren lerro gisa jokatzen duen jokalariak sustraiak dauzka Euskal Herrian, belaunalditan atzera, Irunen hain zuzen. Galazak adierazi du "oso pozik" dagolea  "klub honetan jarraitzeaz eta Euskal Herria ordezkatzeaz". "Familiarekin etxean bezala sentitu izan gara lehen egunetik. Talde honek dena du neu hazten jarraitzeko eta norabide honetan laguntzeko jarrai dezakedala uste dut ", azaldu du.

Baionako taldeko Yannick Bru presidenteak bere aldetik adierazi duenez, Aviron ere "oso pozik dago profesional handi honen kontratuaren luzapenarekin, langile eredugarria baita. Marianok 2 urte daramatza Baionan erabat integratuta, harremanetarako liderra da. Balio bikainak ditu, eredu bat da klubeko gazteentzat, eta normala zen gurekin jarraitzea eskaintzea", iragarri du.

Argentinarra 2019an iritsi zen Baionako taldera Bordeletik, Irlandako Leinster-en eta Ingalaterrako Worcester Warriors eta Glocester Rugby taldeetan aritu ondoren, eta 2008tik hona hainbat aldiz jokatu izan du Argentinako selekzio nazionalarekin eta Pampas XVrekin, taldeko kapitaina izanik gainera Vodacom 2013n.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia