euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara idatzia lantzeko lau elkarretaratzeko tailerra jarriko du abian bihar La Platako Euzko Etxeak

2013/04/04

‘Euskara Landu Kortazar Euskaratzen’ tailerrean parte hartzeko gonbitea
‘Euskara Landu Kortazar Euskaratzen’ tailerrean parte hartzeko gonbitea

PUBLIZITATEA

‘Euskara Landu Cortazar Euskaratzen’ izeneko tailerrak elkar osatzen duten bi helburu ditu. Batetik, Argentinako giro batzuetan euskararen presentzia mantentzen jarraitzea; bestetik, Argentinako literatura landuz norberaren euskara aberastea. Tailerra lau klasetan garatuko da, apirilaren 5, 12 eta 19an eta maiatzaren 3an, La Platako Euzko Etxean, eta eskolak Asier Luzarraga Garbisu irakasle bilbotarraren ardurapean egongo dira. Partaidetza doakoa da baina plazak mugatuak dira.

La Plata, Argentina. Ezohiko proposamen bat eskainiko die datozen asteetan La Platako Euzko Etxeak euskara ikasle eta literaturzaleei. ‘Euskara Landu Cortazar Euskaratzen’ tailerrean euskara idatzia landuko da Argentinako literatura ardatz hartuz. “Gure inspirazio iturria Iakakortaxarenak egindako Martin Fierro-ren itzulpena izango da: Matxin Burdin, La Platako euskal etxeko liburutegiari izena ematen diona”, azaldu dio EuskalKultura.com-i du ekintzaren koordinatzailea den Asier Luzarraga Garbisuk.

Tailerraren helburuak eta metodologia

Lau klasetako ikastaroan honako arlo eta helburuak jorratuko dira:

-Euskara idatzia hobetzea
-Ahozko eta idatzitako ulermena praktikatzea
-Julio Cortazar-en Historias de Cronopios y de Famas liburuko zati batzuk itzultzea
-Talde irakurketak egitea
-Gaur egungo euskal kulturara hurbiltzea eta sarean nola zabaldu den ikustea
-Euskaratzean ager ditzakeen arazoez – hizkuntza eta soziologia mailan - gogoeta egitea

Metodologiari dagokionez, ekitaldia literatur tailer modukoa izango da eta honako lanak egingo dira:

-Klaseko lana: Julio Cortazar-en Historias de Cronopios y de Famas liburuko pasarte batzuen itzulpen laburrak egingo dira. Lana banaka eta taldeka egingo da eta zalantzak irakaslearen laguntzarekin argituko dira
-Etxeko lana: Zortzi bat lerroko testuak idatzi beharko dituzte ikasleek klasera eramateko, gaia librea

Irakasleari dagokionez, Bilbon jaioa den Asier Luzarraga Garbisu Filosofia eta Letretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean eta EHU-n bertan irakasleen trebakuntzan espezializatu zen. Hika Ateneo elkarteko Literatur Tailerretako zuzendaria izan da eta Literatur Mikropilulen Farmazia bloga (www.mikropilula.blogspot.com.) sortu zuen 2011an.

Parte hartzeko baldintzak

Tailerra La Platako Euzko Etxea euskal etxean izango da, 58 eta 14 kaleetako egoitzan, apirilaren 5, 12 eta 19an eta maiatzaren 3an, arratsaldeko 6:30etatik 8etara. Parte hartzeko aldez aurreko ezagutza eskatzen da eta taldearen euskara mailak baimentzen badu bi hizkuntzatan –gaztelaniaz eta euskaraz – egingo da. Partaidetza doakoa da, plazak mugatuak. Informazio gehiago eskuratzeko, euskal etxeko idazkaritzarekin jarri behar da kontaktuan (0221) 457-1638 telefonora deituz edo secretaria@cvascolaplata.org.ar helbidera idatziz.

Facebook-ez ere kontakta daiteke euskal etxea, Centro Vasco Euzko Etxea La Plata izenpean.



Komentarioak

  • Bertan behera

    La Platako eskualdea kolpatu duten uholdeak direla-eta, bertan behera utzi du ekitaldi hau La Platako Euzko Etxeak.

    EuskalKultura.com, 2013/04/09 12:36

« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia