euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

“Euskal Txokoa”, 55 urte euskal gastronomia eta elkartasuna uztartzen dituen ekimena Caracaseko San Ignazio erromerian

2022/06/23

Aurtengo lan talde handia, Euskal Txokoa ekimen solidarioa errealitate bihurtzen duena
Aurtengo lan talde handia, Euskal Txokoa ekimen solidarioa errealitate bihurtzen duena

PUBLIZITATEA

Caracas, Venezuela. Euskal Txokoak —Euskal Kioskoa ere deitua— Loiolako San Ignazio Ikastetxe caracastarreko familia asko biltzen ditu proiektu solidario baten inguruan. Orain dela 55 urte, emakume talde txiki bat hasi zen “pikoteoa” prestatzen San Ignacio Eskolako Erromeriaren egunerako. Geroztik asko hazi da, eta belaunaldiz belaunaldi transmititu, tradizio gisa finkatuta. Azken urteetan, urtean behingo ekitaldiak 7.000 pertsona inguru biltzen ditu eta hilabeteetako prestakuntza eskatzen du.

San Ignazio Ikastetxeko Erromeria —Verbena de San Ignacio—  OSCASIk (San Inazio Gizarte Erakunde Katolikoak) antolatzen du, eta helburu argi bat du: Petare auzoko eskola alternatiboen bekak sustatzea. “Beka bakoitzak haur bati urtebetez kalitatezko hezkuntza, elikadura eta osasun-zerbitzuak ematen dizkio”. Gaur egun 160 haurrek jasotzen dituzte bekak Petareko bi eskola alternatiboetan. Gainera, OSCASI erakundea lanbide eskolako programa sortzen ari da, eskola bukatzen duten neska-mutilentzat.


Euskal Txokoa bere hasierako urteetan, ekimen solidarioa San Ignazio Ikastetxeko berbenanren baitanHelburu solidario honekin, Erromeria egunean Euskal Txokoak euskal plater tipikoak prestatu eta eskaintzen ditu urtero. 2020an modu birtualean egin zuten pandemiagatik, delivery moduan salduz. 2021ean, erdi presentziala izan zen. Aurten, Euskal Txokoko kideak berriz aurrez aurre elkartu dira poz handiz. Berbena ekainaren 5ean egin zen, baina lantaldea martxoan hasi zen lanean, “antolakuntza handia eskatzen baitu”.

Aurtengo menua zabala eta tentagarria izan da: kroketak, txistorra, odolkia, cevichea, piper beteak, txanpinoiak baratxuriz, “txis-queñoak” (txistorrak “tequeño” orearekin bilduta), meroa saltsa berdean, bakailaoa bizkaitar erara, piperrak ganbaz beteak, eta platerik eskatuena: txipiroiak tintan. Postreak, natillak eta arrozesnea.

Txokoaren antolatzaileetakoa den Alai Azpiritxagak balantze oso positiboa egin digu: "Euskal Txokoan familia handi bat gara, eta merezi du kioskoa prestatu, logistika kudeatu eta txosna muntatzen egiten dugun ahaleginak". Erromeria egunaren ondoren, partaideak elkartu ohi dira, aztertzeko eta ikusteko zer eta nola nola hobetu. Argi daukate gurasoengandik jaso duten ondare hori mantentzea eta seme-alabei pasatzea euren ardura dela. Pentsatzen hasi dira dagoeneko datorren urteko Txokoan, eta parte hartzeko gonbitea luzatzen dute, ateak irekita baitaude lagundu nahi duten guztientzat.

Instagramen daude, @txoko.vasco izenpean.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia