euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Selekzioak Diaspora lagun ospatu du Munduko Kayak Surf Kopan txapeldun izana, Mar del Platako Denak Bat-en

2024/05/22

Kayak Surfeko euskal selekzioko kideak, Mar del Platan munduko txapeldun izan ostean
Kayak Surfeko euskal selekzioko kideak, Mar del Platan munduko txapeldun izan ostean

PUBLIZITATEA

Mar del Plata, Argentina. Euskal Selekzioa gailendu egin da Mar del Platako Playa Granden maiatzaren 3tik 16ra jokatu den Kayak Surf-eko 17. Mundu Txapelketan, bertako diaspora euskal argentinarrra lagun izan duela. Lan bikaina egin eta 26 domina lortu zituen, eta hamar egunez luzatutako norgehiagoketen ostean mundu mailako bere zortzigarren titulua besapean itzuli zen Euskal Herrira, aurretik, ordea, Mar del Plata bertako Denak Bat Euskal Etxean bertakoek gonbidatuta ospatuz egindako lan bikaina, Euskal Herriko eta Diasporako euskaldunak partaide. Gogora dezagun kirol hau, Euskal Herriak ordezkaritza zuzena duen gutxietako bat dela mundu mailako txapelketetan. Elkarte eta webgune bat badago (guerebai.eus) nazioarteko txapelketetan euskal selekzioek euren ikur propiopean jokatzearen aldeko aldarri historikoa sustatzen dituena.

Kayak Surf-a, Euskadi Munduko Txapelketetan bere marka eta federaziopean lehiatzen den bakanetakoa da. Beste batzuk dira soka-tira, boxeoa, padela, mendi-lasterketak (emf)... Futbolean, esaterako, oraingoz lagunarteko partidatan bakarrik aritu daiteke

Euskal Herriko ordezkariez gain, Kayak Surf-eko Mundukoetan partaide izan ziren Espainia, Ingalaterra, Irlanda, Eskozia, Estatu Batuak, Kanada, Brasil, Uruguai, Txile eta bertako 22 atleta. Taldekako sailkapen nagusiari dagokionez, Euskal Selekzioa txapeldun izan zen, Argentina, txapeldunorde, eta Ingalaterrak hirugarren postua eskuratu zuen. Banakako titulu gehienak ere Euskal Herriko kirolarie eurenganatu zituzten.

Hona irabazleen zerrenda: Daniel Díaz (Euskal Herria, kategoriak: Junior Long eta Junior Short), Anna Harper (Ingalaterra, Junior Long eta Junior Short), Luis Abando Urizar (EH, Veteran Short), Aiur Beñaran (EH, New Age Long eta New Age Short), Odei Etxeberrria (EH, Open Long), Adrián Oliveras (Argentina, Grand Master Long), Edu Etxeberria (EH, Grand Master Short), Luis Abando Urizar (EH, Veteran Long), Aiur Beñaran (EH, Open Short), Ainhoa Tolosa Inda (EH, Women Long), Olatz Garmendia (EH, Women Short) eta Jorge Anchorena (Argentina, Master Long eta Master Short).

Harrera Mar del Platako Euskal Etxean

 
Euskal Selekzioko kideak Euskal Etxean abegia eman zietenekin

Maiatzaren 10ean, ostiralean, Munduko Txapelketako finalaren bezperan, harrera ofizial moduko bat egin zieten selekzioko kideei Denak Bat Euskal Etxearen egoitzan. Gonbidatuek, bertako instalazio zabalak bisitatu eta ondoren itsasoz bi aldeetako euskaldunek, ia guztiak gaztejendea, afari bat partekatu zuten. EEko Beti Alai dantzari taldearen entseguan ere izan ziren, eta gaua bururatzeko euskal kantutegiari eutsi zioten eta tartean bilbainadak ere bazeudela itxi zuten jardunaldia. Elkarri azken agurra emateko orduan, besarkada luze batean bildu ziren Txoriak txori hunkigarria abesteko.

Zorionak, Txapeldunak!



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia