euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal literaturaren azken lanak gaurtik erakusgai Frankfurteko Liburu Azokan, euskal editoreen eskutik

2007/10/10

Euskal literatur errezitaldia iazko Frankfurteko Azokan
Euskal literatur errezitaldia iazko Frankfurteko Azokan

PUBLIZITATEA

Euskal literaturak erakuslehio ezinhobea izango du aurten ere Frankfurteko Liburu Azokan, gaur hasi eta igandea bitartean. Besteak beste Arantxa Urretabizkaia, Edorta Jimenez eta Xabier Montoia idazleek osaturiko euskal ordezkaritza izango da Frankfurten, euren lanen aurkezpenak egin eta euskal literaturaz mintzatzeko. Miren Azkarete Kultura sailburua ere azokan izango da bihar.
Frankfurteko Azokaren 59. edizio honetan 7.200 erakusketari egongo dira 110 herrialdeetako nobedadeak aurkezten, gaur hasi eta igandera bitartean iraungo duen topaketan. Euskal literaturak ere izango du zer aurkeztu bertan, Euskal Editoreen Elkarteak eta Euskal Editoreen Gremioak, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailarekin elkarlanean jarri duten erakustokian. Miren Azkarate Kultura Sailburua eta Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordea bertan izango dira.

Miren Azkarate Kultura sailburua bihar gerturatuko da Frankfurteko Azokara eta stand-aren irekiera-ekitaldian hartuko du parte, eguerdian. Ondoren, 15:00etan Translators Centre aretoan Arantxa Urretabizkaia, Xabier Montoia eta Ibon Uribarri egileek euskal literaturari buruzko solasaldia egingo dute. 17:30etan Forum Dialog aretoan eginen den ekitaldian Arantxa Urretabizkaiak eta Xabier Montoiak hartuko dute parte, Petra Elser eta Idoia Noble itzultzaileek aurkezturik.

Bestalde, Kataluniako ordezkaritzarekin hartu emanak izango ditu Kultura sailburuak, ohikoak eta aurten garrantzi handiagokoak, kontuan izanda Kataluniako kultura dela ohorezko gonbidatua Azokaren edizio honetan Frankfurten.

Goethe Unibertsitatean

Etzi Patxi Baztarrika Hizkuntz Politikarako sailburuordea Frankfurteko Goethe Unibertsitatera joango da. Kultura Sailak hitzarmena du Unibertsitate honekin, Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiarekin eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin batera, euskara eta euskal kultura ikastaroak emateko. Hala, bertako kanpusera bisita egin ondoren bilera izango du Euskal Ikaskuntzen Zentroko ordezkariekin.


Lotura interesgarriak

Zubiak, euskal alemaniar bilduma
www.zubiak.de

Urretabizkaia eta Jimenez Frankfurteko Liburu Azokan
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko urriaren 3an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia